Demagun hamar urte barru
Fikzio bat etorkizunetik. 2034an egunkari honek mendeurrena betetzen duela-eta, azken hamar urteotan gure kultur ekosistemak bizi izan duen eraldaketa sakonari buruz idazteko gonbidapena luzatu didate

Saiatzera noa, beraz, memoria hauskorrak gauza onak akorduan gorde eta txarrak ahazteko duen arriskua nire gain hartuta. Baikorra naiz, oro har, baina den-dena ere ez da ona izan.

H
au idazten dudan bitartean, duela gutxi zabaldu den Donostiatik Madrilerako AHTaren bagoi isilean noa, bidaiari edukatuen xuxurla goxoen artean. Zalantzak zalantza, urte osoko abonua erosi dut, bi mila euroren truke; kontuak ateratzen zaizkit, egia esan. Moteltasun itzeleko lanak izan ziren Abiadura Handiko Trenarenak, baina laburra da memoria eta ahaztu dugu jada zenbat luzatu zen denboran disparate hura. Ez didazue ukatuko abantailan gaudenik: edozein joaten da gaur gidaririk gabeko Avanza-ren Greyhound karabana zaharkitu horietan Donostiatik Bilbora; nork dauka ordu eta erdi luze Zarautzen eta Durangon geratuz Zazpi Kaleetara errepidez iristeko, trenez ibilbide bera 42 minutu doietan egin dezakezunean? Ados, ez da pagotxa, aurreko mendeko 90. hamarkadan 55 minututan egiten zuen Pesa konpainiak bide bera, baina zertarako presatu?
Gizarteak ulertu du azkenean, kultura, betez ere, ikusten ez den hori dela. Ikusi ez eta ohartu gabe arnasten eta irensten dugun horixe, hobeki esan

Irribarrea atera zait treneko kafetegian paperezko egunkaria daukatela ikustean. Gutxik usteko zuen duela hamar urte, munduaren txatalak antolatzeko kimera zoroa egunero beren gain hartzen duten kazetek paperezko ekoizpenari horren setati eutsiko ziotenik. Egunkariak, Europako Batasunak erraldoi digitalei ezarritako zergei esker lortutako dirutzaren lepotik bizi diren erlikiak direla diote zenbaitek, baina, egiaz, zerga horiei esker lortu dute musikari, idazle eta orotariko artistek euren soldatak duindu eta edozein zerbitzari publikoren batez besteko irabazietara hurbiltzea. Zer geneukan teknologiei jarritako zerga iraultzaile hori baino lehen? Eskupeko sinbolikoak, beka deialdien pean mozorrotutako benefizentzia sistematxo prekario bat... Gazteenek agian ez dute oroituko, baina izan zen sasoi bat kultur-etxeetako funtzionarioek sortzaileek baino puskaz soldata hobeak zituztena, eta arte programatzaileek, haiek programatzen zituzten artistek baino irabazi gizenagoak. Larregi mintzo naiz, akaso, diruaz, baina erran zaharrak dioen moduan, «diruaz hitz egin nahi baduzu, elkartu artistekin; arteaz hitz egin nahi baduzu, elkartu banketxeetako zuzendariekin».

Gizarteak ulertu du finean -ulertu al du?- kultura, batez ere, ikusten ez den hori dela. Ikusi ez eta ohartu gabe arnasten eta irensten dugun horixe, hobeki esan, eta horrek ez daukala derrigorrez zerikusirik ez aisialdiarekin ez norbere nahi eta gustuekin, ekosistema bat hutsetik inposatzeko bitartekoak eta teknologia dauzkaten enpresen gurari eta gutiziekin baizik. Eta ekosistema hori berbera erregulatzeko edo hari kontrapisua ezartzeko gaitasuna (ez) daukan administrazio publikoarekin zein bertoko negozio pribatu gihartsu edo erkinekin. Kontua ez zen aurrekontu publikoek kulturaren sostengua orobat euren bizkar hartzea, haiek sortutako legeen bidez interneteko enpresa erraldoiek sortzaileei zegozkien royalty-ak ordaintzea baizik, haien lanaz baliatzen zirenez edukiak haizarazi eta etekin eratorriak sortzeko.
Ez ziren nahi ordurako iritsi Euskararen Larrialdirako Entzungarritasun eta Ikusgarritasun Planaren fruituak. Marina Garcesek 2022an aipatutakoaren ildotik, hizkuntza ez-hegemonikoen altxamendua gertatu zen, «adierazteko, bizitzeko eta pentsatzeko moduak estandarizatzen ari ziren hizkuntzen aurrean». Feminismoa deserosoa izan zen askorentzat eta euskara ere bai. Eta, hain zuzen ere, feminismoak zerbait erakutsi badigu izan da deserosotasuna maitatzen, edo, gutxienez, deserosotasunaren gaitasun eraldatzailea preziatzen. Halako batean hasi ziren eskoletan erakusten, gauzak ulertzea baino, interesgarriagoa zela gehienetan ez ulertzea, ez ulertze horrek dakarrelako ulertzen hasteko urratsak ematea. Konpondu daitezkeen gatazka bakarrak zabalik daudenak dira.
2029an, alderdi politiko guztiek adostu zuten, asko kostata, euskaraz eta euskaratik lan egin ezean ez zuela zentzu askorik kulturak gurean, euskara hizkuntza subalternoa zela, kolonizaturik bizi ginela -pozik kolonizaturik, dena esate aldera-. Eskuin muturrak boterea hartu ondorengo izualdi bat behar izan genuen zero kilometroaren filosofiak ekarritako berrikuntzak barneratu eta ahalegin bat eskatzen zigun biodibertsitate hura kultur politikari arretaz aplikatzeko. Kuotak ezarri behar zirela irrati eta telebistetan, supermerkatuetan eta trenetan, tabernetan eta kiroldegietan, arnasten genituen kantuetan euskara ez zedin hutsaren hurrengoa izan. Gure sormen lanen refresh etengabe bat eragin zuten plataformak eta telebista-kate kulturalak sortu eta edukia buklean zirkulatzen jarri zen. Guk egin ezean ez zuelako beste inork egingo. Hari musikala ez zena, urkabe musikala zen euskararentzat. 2024an burututako ikerketa baten arabera, Euskal Herriko komunikabideak -batez ere elebidunak-, kanpoko kulturaren zabaltzaileak ziren, nagusiki, eta bizkar ematen zieten bertako ekoizpenei. Aktoreei «ongi zihoakiela» ulertzen zen, baldin eta Madrilen gaztelaniaz lan egiten bazuten. Konplexu kontua zen ala irizpide falta? Horri buelta eman zitzaion: homologazioak barrutik etorri behar zuen, ez kanpotik.
Ez ginen munduko onenak (eskerrak: aspergarria litzateke frantsesak izan eta kanpoan egosten denarekiko egarria minimizaturik edukitzea), baina geure burua maitatzen eta elkarri ongi egiten duguna aitortzen ikasi genuen. Ez dugu Joseba Zulaikak baino hobeto esango: «Herri batek bere kreazioak eta bere ametsen ingudeak erakutsi behar dizkio munduari; orduan da interesgarri, orduan aberasten ditu besteak ere, ez besteek egindakoaren morroi, erosle eta museolari xume bihurtzen denean». Duela hamar urte Jakin-ek argitaratutako 'Jakin beharreko 222 esaldi' liburuxkan topatu dut hausnarketa. Berrirakurtzea merezi duten perlaz josita dago liburua, gaurkotasunik galdu ez duen Marta Luxanen beste hau, kasu: «Zahartze demografikoari begira, beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeak ari dira batez ere zaintza lanak betetzen, askotan esklabotza egoeran; eta guk, gizarte bezala, hori sostengatzen dugu». Azken hamar urteotan areagotu egin da joera, eta etorkinak urrunegi daude euskaratik, tiroldar kuadrilla aberats exotikoa gara oraindik ere haietako askorentzat: itxuraz aurrerakoiak, egiaz etxejabe espekulatzaileak.
Erakundeei aitortu behar zaie hormigoian askoz gutxiago eta ondasun ukiezinetan, zaintzan eta hiri zein naturaguneen kontserbazioan askoz gehiago inbertitu dutela azken hamar urteotan. Hamar urte, azpiegituretan mantentze lanez haragoko egitasmo faraonikorik egin gabe! ELINA -Euskal Liburutegi Nazionala-, Ilunbeko nekropolia eta Txingudiko makrokasinoa izan dira ia salbuespen bakarrak.

Euskadin argitaraturiko liburuen salmenta merkatu nazionalean
2022an
%100
%56,7
Euskaraz
%50
%0
Agerikoa zen, halaber, arlo guztiak -eta bereziki hezkuntza eta osasuna- transbertsalki zeharkatu behar zituela kulturak. Gatazkarekiko memoriaren transmisio eskasak eta hileta agurretarako erritu laikoen faltak -bi adibide baino ez aipatzearren- desoreka kezkagarriak eragin zituen geure biztanleriaren buru-osasunean. Eutanasiaren Euskal Legeak dioen moduan, komite etikoetan filosofoak eta artistak sartu izana eredugarria izan zen. Bibliotekek eta zinema aretoek ez lukete auzoetan soilik egon behar, zaharren egoitzetan eta onkologia zentroen barruan dira zinema forumak bereziki zentzudun.
Euskadiko argitaletxe
pribatuek inprimatuta
argitaratutako liburuak
2022an
%100
%72
Imprimatuta

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietan izena emandako erabiltzaileen kopurua 100.000 biztanleko
48.628
2022
40.415
2010
30.915
2000
%100
Euskadiko argitaletxe pribatuek inprimatuta argitaratutako liburuak

Ilunbeko nekropoli polierlijiosoak, Jorge Oteizak behiala Ametzagaiñarako pentsatu eta sekula burutu gabeko ideiak berreskuratu eta moldatzea ekarri zuen («okerra da 'hemen datza' esatea hildakoen kasuan, hobe litzateke 'hemendik abiatu da' esatea, heriotza bidaia bat denez», zioen eskultore oriotarrak). Espiritualtasun berri baten premia genuen, baiki. Gipuzkoarrok merezi genuen beilatokiak pabiloi zatarren artean paratzearen ohitura hura behingoz desterratzea, izan zelako garai bat errepide bazter haietan maite genituenak agurtzen, okasioko altzari bat erosten edo after baten bila ote genbiltzan ziur ez genekiena. Zerurako aireportu duin bat behar genuen. Gaur egun, asko dira Gipuzkoan erroldatzen direnak Ilunbeko nekropolian agurra jasotzeko pribilegioa izateko. Eta aireportuez ari garela, Hondarribikoa, ongi dakigunez, itxi egin zuten tirabira askoren ondoren. Irabazten atera gara, nire ustez: bedi Bilbao-New York konexioa Loiutik, beste era bateko bidaiak ditugu guk Bidasoa ertzeko Euskal Liburutegi Nazional zoragarrian. Atzerrian barreiatutako euskal eskuizkribu, gutun, mapa eta dokumentuak biltzeaz gain, zerbitzu azkarra ematen die irakurleei zein adin guztietako ikerlariei, ikasleentzat eta artista hasiberrientzat bere baitan duen egoitza eta hura inguratzen duen eskultura parkea eta behatoki ornitologikoa ez aipatzearren. Txoriek eta liburuek elkarrengandik gertu behar dute. Egia da Txingudiko makrokasinoa izan zuela utopia gauzatu horrek ifrentzu ilun: Akitaniako zein penintsula iberiarreko ludopata guztien tenplu kuttun bihurtu den operazio espekulatiboa... Kasinoak 24 orduz zabalik dirauen ber gisan, Bidasoa aldeko herritarrek lortu zuten, bederen, Euskal Liburutegi Nazionalak ere bere ordutegia luzatzea: urtean 365 egunetan gauerdiraino zabalik dago, jaiegunetan barne. Itsasargi bat da ELINA. Asko izan dira geroztik Euskal Herrian gauerdira arteko kultur-etxeen ordutegiari eutsi diotenak eta igandeetan ere zabaldu behar dutela ulertu dutenak. Tabernariek jarri zuten erresistentzia apur bat hasieran, konpetentzia desleiala zelakoan, baina azkenean beraiek izan dira bezerorik finenak. Egun, arraroa da bere asteroko vintage diskoen entzunaldia edo kultur-tertulia ez daukan taberna.

89
Gipuzkoan 100.000 biztanleko antolaturiko kontzertuak
63
Bizkaian 100.000 biztanleko antolaturiko kontzertuak
Kontzertu handietarako areto baten zain
Binilo eta CDen merkatua Espainian
%36,5
Cdak
%62,8
Biniloak

Garaiz jabetu ginen akats larria zela osasuna, hezkuntza eta kultura modu isolatu eta bereizian begiratzea: erpin baten kamusteak kolapsoraino zama litzake triangeluaren beste bi erpinak. Ekonomia eta industria hiru erpin horiei eusteko software-a besterik ez balira? Gogoratu Churchillek 2. Mundu Gerran kulturarako dirua gerra elikatzeko murriztu ez izana leporatu ziotenean adierazitakoak: «Eta kulturagatik ez bada, zergatik ari gara, bada, borrokan?». Ados, borrokan diogun lekuan, jarri sukaldatzen (badirudi Euskaltzaindiak onartu berri duela hitza azkenean). Arrazoiz esango duzue gatazkatsuagoa zatekeela kontu hau adimen artifizialak esku bat bota izan ez baligu… AA-ri esker, hizkuntz eskaeren profilak ezabatu ahal izan ziren eta asko leundu zen hiztunen arteko bizikidetza. Etorkinekin izan ohi ziren tirabirak ere ia guztiz konpondu ziren nork bere hizkuntzan hitz egin ahal izan zuen unetik aurrera. Adin bat daukagunok durduzatu egiten gara oraindik euskaraz mintzatu eta erantzunak gure hautazko hizkuntzan hiztunaren ahotsez ematen dizkigun MotherTongue aplikazio mirakuluzko honekin.
Adostasunak aipatzen hasita, ze ederra, bestalde, hamabi urte bete aurretik euskal herritar guztiek, gutxien gutxienez hamabi kontzertu, sei antzezlan eta bina bertso saio, dantza emanaldi, obra sinfoniko, opera eta antzezlan ikusteko doako kultur-pasaporte unibertsalaren ezarpena. Ezagutzen ez duzuna ezin baituzu maitatu. Arrazoiz leporatzen dizkigute belaunaldi berriek hainbeste gauza. Nora begira bizi ginen? Sare sozialek, autotuneak eta smartphone-ek entretenitu gintuzten, barka otoi. Zorionez, gaurko gazteek ez dituzte halako jostailutxoak guk adina maite. Goizago hasten dira bokazio baten bila, garai bateko hezkuntza sistemaren uniformetasun tiranikoak baztertuta. Aurtengo karrerarik arrakastatsuenak, Metadatuetan Oinarritutako Basoen Berreskuratzea eta Nekazaritza eta Antzerki Marxista-feminista konbinatzen dituen graduak direla irakurri berri dut. Bejondeiela
Créditos
-
Gráficos Izania Ollo