Borrar
Talde bikaina bildu zen aurreneko hitzorduan. Hurrengoa, ostegunean Donostiako Piraten Muxikoen erromerian. ARGAZKIAK SARA SANTOS

Musika eta dantza, tradizioa eten

Herridantza dantza taldeak, Jeiki Hadi musika taldearen laguntzaz, Boulevard dantzan jartzea lortu zuten

MIKEL ARANZABE

Astelehena, 13 abuztua 2018, 07:28

Comenta

Boulevardeko kioskoan inoiz ez da festarako arrazoirik falta, eta aurtengo Aste Nagusian ere ez da gutxiagorako. Euskal musika eta eguraldi ona lagun, atzo kiosokoaren inguruan adin tarte ezberdinetako jende ugari bildu zen dantza tradizionalekin gozatzeko asmoz. Herridantza dantza taldeak Jeiki Hadi musika taldearen laguntzaz antolatutako 'Euskaldantza muxikoak' saioak, txoko guztietako dantzariak bildu zituen fandango, arin-arin, bals edo rantxera abestiak dantzatuz, Aste Nagusiko giroa alaitzeko.

Herridantza taldea oso ezaguna da Gipuzkoan eta Euskal Herrian zehar, euren dantza saioengatik eta erakartzen duten jendetzagatik. Donostiako Aste Nagusian, aurtengoarekin bost edizio antolatu dituzte. Hala ere, 2010az geroztik eskaintzen dituzte saioak Gipuzkoako hiriburuan. Dantza saio hauen edo 'muxiko' hauen berezitasuna da giten dituzten dantzak pausoka dantzatzekoak izaten direla.

Euskal Herriko herri ugaritan ehunka lagun biltzen dira horrelako saioetan, euskal dantza tradizionalekin gerriak astintzeko asmoz. Atzokoa ez zen salbuespena izan.

Agustin Irazu Herridantza taldeko kidearen hitzetan, antolatutako saio askotan «300 lagunetik gora» biltzen dira, euskal dantzek oraindik ere «garrantzi handia dutelako euskal gizartean».

Taldeko lehendakari Ibon Rosalesen ustetan, saio hauen helburua «urte guztian zehar landutako dantza eta jarduerak jendaurrean erakustea» da. Hain zuzen ere, urte guztian zehar antolatzen dituzte saioak. Irailetik ekainera, hilabetean behin, hirugarren igandean, kioskoan bertan hutsik egin gabe izaten dira azken zortzi urteetan. Horrez gain, Donostian lau dira egun berezietan antolatzen dituztenak: Aste Nagusian, Santo Tomasetan, Euskal Jaietan eta Inauterietan.

Helburu horri helduta, dantzaldiok adin tarte guztiei eskainiak badira ere, «ordutegi eta egunen arabera ezaugarri ezberdinetako publikoa» biltzen da. «Goizez diren saioetan, gazte gutxiago ikusten dira dantzan eta orduan adin altuagoko dantzariak dira protagonista nagusiak». Aldiz, «arratsaldeko saioetan gazteen protagonismoa handiagoa da, eta hori guretzat pozgarria da» publiko guztietara iristea ahalbidetzen baitu.

Hain zuzen ere, Rosalesek berak adierazten duen bezala, gazte askok txikitan euskal dantzekiko zuten tradizio hori «alde batera» uzten baitute, eta tradizioan eten bat gertatzen da urte batzuetan. Hala ere, Herridantzako bi kideak «positibo» agertzen dira eta uste dute «etorkizunera begira euskal dantzak eboluzio onarekin jarraituko duela», eta ez dagoela kezkatzeko inongo arrazoirik. Etorkizuna bultzatzeko, dantza taldeak dantza eskolak ere eskaintzen ditu, eta egun 300 ikasletik gora dituzte.

Aste Nagusiko atzoko saioaz gain, errepikatzeko gogoz geratu zirenek edo saioa galdu zutenek, ostegunean Donostiako Piratek antolatutako 'Muxikoen erromeria' saioan izango dute dantzatzen jarraitzeko aukera, Flamenka gunean arratsaldeko seietatik aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika eta dantza, tradizioa eten

Musika eta dantza, tradizioa eten