
Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 13 de mayo 2021
'Murgildu itsasoaren etorkizunean' lemapean, Mutrikuko Kardala LHII Akuakultura Eskolak aurrematrikula kanpaina abian jarri du, maiatzaren 31tik ekainaren 18ra irekia egongo dena.
Ikastetxeak hezkuntza zein laneratze eskuduntzak ditu akuakultura eta elikagai industrien arloetan, eta bere instalakuntzen hedatze eta egonkortze prozesuan murgilduta dago. Berariazkoak dituen formakuntza jarduerez gain, ikastetxeak proiektu pedagogikoetan eta akuakultura arloko ikerketa proiektu aplikatuetan parte hartzen du.
Euskal Herrian ikasketa hauek eskaintzen dituen zentro bakarra da Kardala LHII Akuakultura Eskola. Estatu mailan bost aurkitzen dira soilik eta ipar isurialdean gertuen aurkitzen dena Galizian dago kokatuta.
Gainera, beste zentro batzuekin alderatuz, ikerketa proiektuak eramaten dituzte aurrera Europatik, Estatu mailatik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen laguntzaz baliatuz eta baita enpresekin ere. Ikerketa hauen ondorioz, merkatuan oso baliogarriak diren aurrera pausoak ematen dituzte.
Azken urte honetan, Kardala LHIIko ikasleek hainbat adituen azalpenak jarraitzeko aukera izan dute. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek mikroalgen proiektu berri batzuk aurkeztu dituzte, Oribay Tourseko kideek ekintzailetzaren garrantzia azaldu dute eta Reefers Project-eko kideek koralen inguruko formakuntza eskaini dute hitzaldi eta praktika batzuen bidez. Horrez gain, arrainentzako bakunak testatzen dabiltza ere.
Itsas mundua eta ikasketak uztartzen dituen goi-mailako ziklo honetan praktikak dira pisu gehien duten arloa; teoria ikasten den arren, batez ere praktiken bitartez barneratzen dira ezagutzak. Ikasleak akuakulturan adituak izaten ateratzen dira, besteak beste, aquariumen mantenua, uraren analisiak, osasun zaintza, bizidun ezberdinen hazkuntza (arrainak, krustazeoak, algak) ugalketa zikloak, piszifaktorien kudeaketa, ikerkuntza mundua, etab.
'Kardala LHII: akuakultura eta elikagai industriak' lanbide heziketako ikastetxe integratu publikoa da eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko LH sailburuordetzak duen Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen sarean barneratua dago. Publikoa da eta bertan lan egiten duten irakasle guztiak akuakulturako alor ezberdinetan adituak dira.
Akuakultura geroz eta beharrezkoagoa den momentuan aurkitzen gara. Gure itsasoen jasangarritasuna eta etorkizuna bermatzeko berebizikoa dugu arlo hau jorratzea. Elikadura subirotasuna lortzeko arrainak edo akualkulturan aurkitzen diren beste bizidun batzuk (txirlak, ostrak, otarrainak, abakandoak...) haztea ezinbestekoa da. Itsasoari gehiegi eskatzen ari gara, bai ingurumenaren eta baita arrantzaren aldetik, hori ekiditeko beharrezkoa da kalitatezko produktuak eta akuakultura modu jasangarrian ekoiztea.
17 eta 30 urte bitartean dauzka ikasleen geihengoak. Ikasketei dagokionez, batxilergo zientifikokoak, biologiako ikasleak, erdi-mailako ziklo batetik etorritakoak… dira. Jaioterria berriz, orokorrean euskal kostaldekoak dira, baina Estatutik ere etortzen dira: Asturias, Kantabria, Madril edo Kanariar irletatik, esaterako.
Kardala LHIIk aukera ezberdinak eskaintzen dituenez, norberak bere buruarekin erosoen sentitzen den bidea aukera dezake: batzuentzat izakien ekoizpen eta mantenua da interesgarria, beste batzurentzat ordea, laborategia eta osasun arloa… eta badaude euren proiektua lantzeko gogoarekin etortzen diren ikasleak ere.
Atzerrira joateko aukera dute ikasleek Erasmus programaren bitartez. Gainera, beste edozein ziklotan baino erraztasun gehiago aurkituko dituzte. Hizkuntzari dagokionez, B+ eredua erabiltzen da, euskara, gaztelera eta ingelera erabiliz.
Saio praktikoek eta talde txikiek gertutasuna sortzen dute, Kardalako arduradunek erraztasunak ematen dituzte. Eta gainera, lehen lan aukerak eskaintzen zaizkie ikasleei zentroan bertan. Kardala LHII Akuakultura Eskolak 180 ikasleri eman die laneratzeko aukera azken 16 urteotan
Aurrematrikula maiatzaren 31tik ekainaren 18ra egongo da irekita. Hura egiteko zentroarekin kontaktuan jarri behar da emailez edota telefonoz.
Informazio gehiago:
Telf.: 943 60 71 37
Web: www.mutrikuakuakultura.hezkuntza.net
Email: idazkaritza@kardalalhii.net
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.