

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 6 de mayo 2025, 09:36
Fraisoro Eskola Lanbide Heziketa Integratuak 125 urte baino gehiagoko ibilbidea darama hezten. Hain zuzen, 1898ko irailaren 7an inauguratu zuten Casa Modelo Fraisoro izenarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela. Ordutik etengabeko garapena izan du, garai berrietara egokituz, eta ikasleak lanerako prestatuz. Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lan kulturaren ezaugarriak pertsonen garapena, talde lana, partaidetza, kooperazioa, berrikuntza, etengabeko hobekuntza, sektorea eta gizartearekiko konpromezua eta ingurumenarekiko errespetua dira.
Ibilbide luze honetan, Fraisoro Eskolak aldaketa eta garapen handiak izan ditu. Eskolako bi ildo nagusiak hezkuntza eta lanbideratzea dira, eta horren adibide dira gizartearen beharretara egokitzeko gehitutako bi zikloak: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Jardueretako Oinarrizko Mailako zikloa eta Elikagaiak Eraldatzeko Teknikaria Erdi Mailako zikloa.
Era berean, 2025/26 ikasturterako 'Loregintza eta Arte Florala' espezializazio kurtsoa izango da berrikuntza. 900 ordutako ikasturteko bateko espezializazioa izango da, zeintzutatik 600 ordu eskolan emango diren eta eta beste 300 enpresan. Aipatu %85eko enpleagarritasuna daukala eta lehentasuna, Lorezaintza eta Loregintzako zikloa egindakoek daukatela.
Honetaz gain, lehen sektorerako formazioan hain garrantzitsuak diren Erdi Mailako bi zikloak -Nezkazaritza eta Abeltzaintza; eta Lorezaintza eta Loregintza- eta Goi Mailako Baso eta Natura Ingurunearen Kudeaketa zikloa eskaintzen jarraitzen du Fraisoro Eskolak.
1 /
Fraisoro Eskola lurrarekin oso lotuta dagoen ikastetxea da eta gizarteak hain beharrezkoa duen oinarri horretan formatzeko konpromisoa dauka. Honekin lotuta, gizartearen behar eta eskaerei erantzuten die eta lantzen ditugun arloetan espezializatuta dauden teknikariak ateratzen dira eskolatik.
Ziklo guztiak bi ikasturtekoak dira eta D ereduan irakasten dira. Horrekin batera, Formazio Heziketa Duala eskaintzen du Fraisoro Eskolak, hau da, ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxean. Gainera, lan-poltsa zerbitzu propioa dute ikasleei praktikak edota lan eskaintzak zuzenean luzatzeko.
Honetaz gain, iristeko zailtasunak dituzten ikasleentzat (urrunetik datozelako, garraio publikoaren bidez iristeko zaila daukatelako, etab.) Fraisoro Eskolak barnetegia du, ikasle hauek eskolan bertan geratzeko aukera ematen diena astelehenetik ostiralera.
Urte askotan eskaini diren ziklo hauek ere gizartearen beharretara eta hezkuntzako aldaketetara moldatzen joan dira urtez urte, sektorearekiko harremana duten enpresetako eskaeretara bideratuz. Horren adibide dira urtero eskolara iristen diren lan eskaintza guztiak; baita enpresa espezializatu hauentzat, langile kualifikatuak lortze aldera, eskola erreferentzia izatea ere.
Bestalde, formakuntza arautuaz gain, Fraisoro Eskolak beste ikastaro ez arautu batzuk ere eskaintzen ditu, euskaraz nahiz gazteleraz. Ikastaro hauetako batzuk Lanbide-ren eskutik datoz, eta beste batzuk, eskolak berak antolatzen dituen etengabeko prestakuntza ikastaroak dira.
125 urtez eta orain arte bezala, Fraisoro Eskolak gizartearekin batera eboluzionatzen jarraituko du, ahalik eta ikasle kualifikatuenak hezten gaur egungo lan mundurako.
Fraisoro Eskola LHII
Helbidea Elbarrena auzoa, 12 - Zizurkil
Telefonoa 943 69 21 62 | 943 69 21 66
Email fraisoro@fraisoroeskola.eus
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.