Borrar
Berrikuntzan, iraunkortasunean eta bikaintasunean oinarritutako Lanbide Heziketa
Tolosako Inmakulada Ikastola

Berrikuntzan, iraunkortasunean eta bikaintasunean oinarritutako Lanbide Heziketa

Etengabe aldatzen den mundu honetan, hezkuntzak gidatu behar du aldaketa. Tolosako Inmakulada berrikuntzaren, bikaintasunaren eta iraunkortasunaren erreferente da, eta etorkizuneko beharrei erantzuten dien hezkuntza-eskaintza malgua du

Martes, 6 de mayo 2025, 09:37

Tolosako Inmakulada Ikastolaren ikuspegia biharko erronkei aurre egiteko antolakuntza-eredu aurreratu eta adimentsu batean argi oinarritzen da, bikaintasuna, erantzuteko azkartasuna eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza eraginkorra bermatuz.

SUHAR hezkuntza proiektuan oinarriturik, arlo pertsonala, profesionala eta soziala garatzen ditu testuinguru malgu eta aberatsen bidez. Hezkuntza komunitatearen ongizatea lehentasun izanik, ingurune seguruak, inklusiboak eta motibatzaileak ditu ardatz, non autozaintza-estrategiak garatzea den ikastolaren helburu. Ikasleen trebetasun teknikoak eta bizitzarako funtsezkoak diren gaitasunak sendotuko dituen irakaskuntzaren aldeko apustua egiten du, etorkizuneko profesionalei edozein testuingurutan arrakastaz moldatzeko aukera emango diena trebetasun horien garapena izango baita.

Hezkuntza-ereduaren zutabe ditu metodologia aktiboak, non ikasleek bere ikaskuntza-prozesuan rol protagonista duten, eta hezkuntza kooperatiboa. Errealitatearen egoera konplexuak gelaratzeko diziplina arteko ikuspegia bultzatzen du Tolosako Inmakuladak, arazoei ikuspegi askotatik heltzeko aukera emanez, bere ikasleak ingurunearen eraldatzaile agente aktiboak izan daitezen.

Eraldaketa digitaleko estrategiaren barne, azpiegitura aurrerakoiez hornitu dute ikastola, gela interaktiboa adibide gisa, hezkuntza-prozesua indartzeko eta eraginkortasuna hobetzeko. Erreferentziazko zentroa izateak jasangarritasunarekiko konpromiso sendoa ere eskatzen du. Aurrera doaz ekonomia zirkularra ezartzen, zentroaren ingurumen-inpaktua minimizatuz eta baliabideen kontsumo arduratsua sustatuz.

Tolsako Inmakulada Ikastolaren xedea da ikasleen enplegagarritasuna eta laneratzea bermatzea, eta horretarako enpresen beharrei erantzuten diete, prestaketan ere inplikatuz. Ziklo guztietan laneratze tasa altuak mantendu dituzte, EAEko batazbestekoen gainetik.

Ikastolako ateak zabalik daude etorkizuneko beharretara egokitutako kalitatezko hezkuntza bilatzen dutenentzat. Eraldaketa honetan abangoardian daude, hezkuntzarekiko duten konpromisoa sendoa da, eta bere lanbide heziketako eskaintza indartzen jarraituko dute, ikasleak gizartearen eta lan merkatuaren beharrak betetzeko prest egon daitezen.

«Guztiontzako ikastetxea: inklusioa da gure funtsa eta aniztasuna, gure indarra».

Tolosako Inmakulada Ikastola

  • Helbidea Kondeko Aldapa, 5 - Tolosa

  • Telefonoa 943 67 36 29

  • Webgunea www.inmakuladatolosa.eus

  • Emaila idazkaritza@inmakuladatolosa.eus

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berrikuntzan, iraunkortasunean eta bikaintasunean oinarritutako Lanbide Heziketa