Zirrikituaren apologia da 'La trinchera infinita'. Bi hormen artean ezkutatuta bizi da Higinio, eta paretako zuloari itsatsitako begia da, bere arnasaren estualdiarekin batera, narratzaile nagusi. Adibide gutxi hau bezain onak, ikusi gabe edo erdi entzunda irudikatzen dugunaren garrantzia azpimarratzeko. Izua ez baitago ikusten ditugun gauzen baitan, begiralearen espresioan baizik. Diskurtso ideologikoaren zamatik aske, zeharka kontatzen zaigu Frankismoak ekarri zuen itomena, baina ausartuko nintzateke esatera diktaduraz haratagoko hausnarketa ere badela, bizitzari merezi bezain zabal ez begiratzeko geure buruari ezartzen diogun itxialdiari buruzkoa. Umore printza ongi dosifikatuen bidez koipeztatua, gidoia sendoa bezain sotila da eta muntaiaren joskurak tatxarik gabe egiten du aurrera, klaustrofobiaren agonia eta urteen higadura trebeki islatuz, azken plano hunkigarriraino. Urruneko oihartzun eta murmurioen arriskuez jabetu eta Higiniok emazte Rosarekin dituen pasarte xuxurlatu luzeak en-tzun ahala, trebatzen doa ikus-entzulearen belarria. Belarriprest izan beharko duzu, gainera, 'andaluziera murduskatuan' alfabetatua ez bazara. Aktoreak bikain zuzenduta daude eta Enrique postariaren kontrapuntu ironiko eskergarriak mereziko luke spin-off bat.
Saihetsezina da Amenabarren filmarekin alderatzea, 'Mientras dure la guerra' baino askoz eraginkorragoa baita hau. Francoren trataeran, demagun: moriartitarren filmean Rosak Franco NO-DOan ikusi ondoren egindako iruzkin xume batekin ebazten da dena, bere irudia erakutsi gabe. Amenabarren diktadorearekin berriz, arazoak sor-tzen dira egikeran eta tonuan. Izan ere, asmatu al du inork Franco sinesgarritasun osoz hezurmamitzen? Bilatu gabeko izaera autoparodikoa duten pertsonaia historikoek halako distortsio elementu paraliza-tzaile bat daukate, karikaturaz haraindi errepresentazioa ia ezinezko bihurtzen duena, batez ere sarraskiak egin zituztela dakigunean.
Zenbait gertaera zirrikituetatik baino ezin kontatu.
Más Zinemaldia
- San Sebastián se rinde a 'La trinchera infinita'
- 'La trinchera infinita'. «La Guerra Civil llega hasta hoy»
- Leticia Dolera rompe tabúes en la serie más inteligente del año
- La alfombra roja. Binoche hechiza, Dolera sorprende y Corberó juega
- Juliette Binoche: «Un vidente me dijo una vez: no eres Catherine Deneuve»
- Kore-eda: «Los seres humanos somos débiles y necesitamos la mentira para aguantar»
- 'La audición': neurosis en el conservatorio
- Entre el esfuerzo y la obsesión por la perfección
- Iban del Campo: «El burlesque es el nuevo punk-rock del Nueva York más escondido»
- 'La mu yu ga bei': la voz dulce que esconde un pasado amargo
- 'Nuestras madres', Guatemala y la luz de sus muertos
- Cómo contar el miedo a seis manos, por Mitxel Ezquiaga
- Con La 'trinchera' llegó la lluvia, por Alberto Moyano
- El hijo prófugo regresa, ¿y bien?, por Mikel G. Gurpegui
- Especial 67 Festival de Cine de San Sebastián
-