Ramon Agirreri entzun niola uste dut, euskarazko zinemarena ez dela loraldia, esnaldia baizik. Lo-kuluxkatik siestara dagoen aldi sonanbulutzat har genezake aurtengoa, eta sonanbulismotik ere bada zer ikasia. Hedabideetan oihartzun handirik izan ez duten film koskor bezain eder eta aurrekontu gutxikoak nagusitu zaizkigu, iaz baino tonu minorrago batean, euforiatik urrun, beti ere. Urte guztiak dira diferente; bada, ordea, urterokoa den zerbait: ezin diogu geure buruari relax unerik baimendu. Berehala leporatuko ligukete erdipurdikeria, bestela. 'Agur Etxebeste!' filma salbuespena da gure artean, baina baita sintoma ere. Salbuespena, jada existitzen ziren pertsonaiak berpizten dituelako (hain ohiko kontua dena munduko beste edozein herrialdetan), eta sintoma, geure zinemaren argi-ilunak agerian uzten dituelako. Pozgarria da belaunaldi ezberdinetako hainbeste aktore elkarrekin hain dotore film berean lanean ikustea. Aitzitik, zinea egiteko molde zaharraren eta berriaren arteko talka azalera-tzen du, nire ustez, Altunaren eta Esnalen filmak. Batetik, 80-90. hamarkadetan ETBk bultzatu zituen telekomedia arrakastatsuen inertzia biziatua legoke; umore enfatikoa, gaztelaniaren makulua eta estereotipo zaharrak erabiltzen zituena eraginkor izateko. Bestetik, azken urteotan ikusi ahal izan ditugun anbizio artistiko handiko filmek ekarri duten ikasketa, errealismora hurbiltzea, arriskuak hartuz emaitza itzelak eman dituena. 'Agur Etxebeste!' lehen taldeko film bat bezala hasten da, enkarguaren zama zurruna eta barrea eragiteko mandatuaren Damoklesen ezpataren pean, baina apurka-apurka bigarren zinema moldera hurbiltzen doa, umorea belztu ahala indartu eta in crescendo amaitzeko (gogoangarria da, demagun, garbiketa-tuneleko planoa edota Bergarako plazako segizioa graba-tzeko modua). Ogibidearekiko arduraz hasten den filma, ofizioarekiko maitasunez amaitzen da.
Izan ere, bere burua euskal sortzailetzat daukan orok behar luke ahalmen honen jabe: apnea luzearen ondoren arnasa hartzekoa.
Más Zinemaldia
- La alfombra roja. El 'jefe' visita Chillida Leku y pasea el perro
- Bardem, una llegada con personalidad
- Laetitia Casta protagoniza un plantón en el Zinemaldia
- Telmo Esnal y Asier Altuna: «El Zinemaldia debe ser exigente con el cine vasco»
- Oliver Laxe: «Me gustan los corazones rotos porque a través de sus fisuras pasa mucha luz»
- Funes: «Quería hablar de la soledad en un mundo interconectado»
- Waddington: «Un viaje, a menudo, es más bien una huida hacia delante»
- Carmen Machi se declara una «verdadera fan» de la gastronomía de Euskadi
- Nicloux: «Están orgullosos de que les consideren la vergüenza de Francia»
- 'Sestra', conexión heleno-catarí para un filme búlgaro
- En la guardería del Festival los niños son los 'vips'
- La belleza de la cocina y un elogio de la huerta
- Hoy termina todo, pero hoy empieza todo, por Mitxel Ezquiaga
- Y por eso la llaman 'la gran tapada', por Alberto Moyano
- El fiscal que apareció muerto, por Mikel G. Gurpegui
- Especial 67 Festival de Cine de San Sebastián
-