Borrar
Maitane Iruiñ eta Mattin Zeberio, azken Durangoko Azokan. IÑIGO ARIZMENDI

Mirua taldeak 'Goizean Oskorri' (Tatxers) abestiaren bertsioa aurkeztu du

Zuzeneko kontzertuetan jo zuten lehenik eta, azkenean, grabatzera animatu dira

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 3 martxoa 2023, 15:02

Comenta

Aspaldian jo eta fuego aditu dute Tatxers taldearen 'Goizean Oskorri' abestia eta entzunaldi bakoitzean «oso pozik» jartzen dituenez, elkarbanatu egin nahi izan dute. «Pentsatu genuen, zergatik ez grabatu?». Hala, ostiral honetan plazaratu du Miura taldeak abestiaren bertsioa original «eguzkitsu eta alaitik» zerbait aldenduz eta kutsu elektronikoagoa emanda, taldearen estilotik gertu. Plataforma digital guztietan eskura daiteke jada kantua.

Prozesua oso sinplea izan da, Maitane Iruiñ eta Mattin Zeberio taldekideek azaldu bezala. «Zuzenekoetan jotzeko ez genituen abesti nahikoak eta hiruoi abestia pila bat gustatzen zitzaigunez bertsioa egitea erabaki genuen». Kontzertuz kontzertu pulitzen joan dira eta orain emaitza argitaratu dute. Tartean, noski Tatxers taldearekin komentatu zuten. «Ilusio handia egin zien eta entzutean asko gustatu zitzaien».

Aurkeztutako EPtik gertuen 'Basakabi' abestiarengandik kokatu dute, baina «introspektiboagoa» dela zehaztuz kantaren letra dela-eta.

Aurkeztutako bertsioa 2022ko azaroan aurkeztu zuten EPtik lehen argitalpena da. Hori bai, aurreratu dutenez «abesti gehiago ari gara grabatzen jo eta ke eta datozen hilabeteetan musika gehiago ekarriko dugu». Bertsio gehiago badituzte ere, baina oraingoz zuzenekoetan soilik izango dira entzungai: lehena, martxoaren 25ean Dabadaban; eta, bigarrena, martxoaren 26an Oñatin. «Askotan bertsioak egiteko aspaldiko kantuetara jotzen dugu eta ez da oso ohikoa egungo abestietara jotzea nahiko freskoak iruditzen zaizkigulako jada», azaldu dute.

2019an sortu zuten taldea Maitane Iruiñek eta Malentxo eta Mattin Zeberio anai-arrebek, eta musika-estilo berezi-berezia dute, pop klasikoko melodia eta instrumentuak elektronikarekin eta indie esperimentalenarekin uztartzen baitituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mirua taldeak 'Goizean Oskorri' (Tatxers) abestiaren bertsioa aurkeztu du

Mirua taldeak 'Goizean Oskorri' (Tatxers) abestiaren bertsioa aurkeztu du