Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Txiki eta handien elkargunea

Su motelean ·

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Jueves, 18 de noviembre 2021, 07:05

Comenta

Hiru egun zirraragarri bizitzeko aukera izan dugu Kursaalen. Ehunka sukaldari, tabernari, banatzaile eta produktorek beren lana eta ikuspuntuak partekatzeko aukera izan dute. Elkar-banatze interesgarriak sortzeko beta izan da, eta hortxe dago Gastronomikaren indarra: metro gutxitan goi mailako sukaldariak herri txiki bateko laborariarekin hartu-emana izan dezake eta hortik elkarlan interesgarriak sortu. «Ez dago horrelako aukera bat emango dizun beste kongresurik», entzun da han eta hemen.

Zer probatu eta zer jan izan da. Dastatze interesagarriak izan dira. Aipatzekoa, adibidez, astelehenean Brandy Fundador Supremokoek eskaini zigutena. Hamarkada ugariz izaten dute edaria barriketan eta bertatik sortzen den produktua berezia da oso. Sortzaile asko botilak ireki aurretik hil egiten dira herentzia bikaina utziz produktu hori probatzeko aukera izango dutenentzat.

Leku garrantzitsua izan dute baita ere La Serenako gaztek. Badajozen sortzen dituzte eta 400.000 ardirekin egindako gaztak dira. Pieza bakoitza banaka gazitzen dute itsasoko gatzarekin. Behin prozesua bukatuta 60 egunez zurezko ohol baten gainean uzten dira piezak. Produktua dastatzeko garaian, tenperaturak badu bere garrantzia. Ñabardura guztiak ahalik eta hoberen igartzeko 22 eta 25 gradu artean dastatzea gomendatzen da. Txikitik gauza handiak sor daitezkenaren bi eredu interesgarri.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txiki eta handien elkargunea