Txiki eta handiak elkartzeko gunea
SU MOTELEAN ·
Hemen da berriz ere San Sebastian Gastronomika. Hiru egunez Gipuzkoako hiriburua munduko gastronomiaren ardatz bilakatuko da. Bertan ekoizle txikiek eta sukaldari handienek beren produktu, iritzi eta lan egiteko moduak elkar partekatzeko aukera izango dute. Horrek egiten du kongresua erakargarri. Kursaaleko korridoreentan zehar Aduriz, Berasategui edo Subijanaren mailako sukaldariak ikus daitezke stand batetik bestera hemen eta hango produktu eta lan egiteko moduak aztertu eta ikasten. Oso toki gutxitan dago hori egiteko aukera eta esker-tzekoa da eskaintzen duen hurbiltasuna.
Extremadurako Junta da horren adierazleetako bat. Goizean handik pasa zirenek benetan dastaketa berezi batean parte hartzeko aukera izan zuten. Ba al zenekien Extremaduran cava ekoizten dela? Batek baina gehiagok arridura aurpegia jarri zuen hori entzun bezain laster. Almendralejon egiten dute cava eta bertan museo bat ere bada edari hau goraipatzen duena. 'Ciudad del Cava' ere deitzen diote hiriari. Bain hontaz aparte Espainiako txoko ikusgarri honetan badira beste edari ezezagun asko. Hala nola, Ribera del Guadiana deituriko ardoak non Tierra de Barros, Matanegra, Ribera Alta, Ribera Baja, Montánchez eta Cañamero diren adierazle nagusiak. Baina nola ez bertako urdaiazpiko eta olioek ere izan zuten beren garrantzia atzo izandako jardunalian. Seguru sukaldari askok kontuan izango dituztela emandako aholku eta produktuak.