Borrar
Paulo Agirrebaltzategi, Joseba Intxausti eta Joan Mari Torrealdai, Gipuzkoako Urrezko domina jaso zuten egunean. Jose Ignacio Unanue

«Eragile ugariren inplikazioa eta lankideen parte-hartzea bideratzeko gaitasun paregabea zuen»

Euskararen giran lanean diharduten eragile ugarik nabarmendu dute Intxaustiren jarduna

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 18 de agosto 2023, 12:23

Comenta

Lorea Agirre egungo Jakineko zuzendariak Joseba Intxaustiren heriotzaren berri eman ostean segurarrak egindako lana oroitzeko eta eskertzeko mezuek sareak bete dituzte, baita familiarekiko dolumin hitzak ere. «Joseba Intxausti hil da. Jakin Talde Historikoko kidea, historialaria, UZEIren sortzailea, euskararen historia sozialaren ikerlari aitzindaria, euskararen batasunaren eta modernizazioaren eragilea eta euskaltzaina. Bidegile bat», dio Agirreren mezuak.

Ekimenak martxan jartzeko «abilezia eta gaitasuna» nabarmendu ditu UZEIk. «Euskararentzat eta euskal kulturarentzat erabakigarriak izan diren egitasmo ugari abian jartzeko gauza izan zen, beharrak detektatzen jakin zuen». Ez hori, soilik, hauek garatzeko giltzarri izan gaitzen «eragile ugariren inplikazioa eta lankideen parte-hartzea bideratzeko gaitasun paregabea» zuela erakutsiz, baita egoerarik zailenetan ere». Horri esker, besteak beste, izan zen posible UZEI sortzea. Terminologia eta Lexikografia Zentroan lehen zuzendari eta langile bezala izandako urteetan «aitzindari eta eredu» izan zen segurarra. «Beti hurbileko, beti eskuzabal, ez da erraza izango utzi duen hutsunea betetzea».

Aipatutako Jakineko edo UZEIko lanaz gain, segurarra Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) bultzatzaile izan zen eta erakundeak Intxaustik egindako ekarpenak nabarmendu nahi izan ditu ibilbidea goraipatzeaz gain. «Bere ekarpen guztia biltzea ezinezkoa da, baina lagin bat hemen aurkituko duzue. Eskerrik asko denagatik, Joseba!».

Sareetan ere mintzatu da Kike Amonarriz Topaguneko lehendakaria senide eta gertukoei doluminak helarazteko. Nola ez, Intxaustiren ibilbide oparoa goraipatu du tolosarrak. «Hizkuntzaren alde sekulako lana egindakoa: euskara batua, @jakin_eus aldizkaria, dibulgazioa, ikerketa, kultur-eragiletza…». Eta ETB1 kateko 'Tribuaren Berbak' saiorako egindako elkarrizketa ekarri du gogora. «Beti gertu eta atsegin».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Eragile ugariren inplikazioa eta lankideen parte-hartzea bideratzeko gaitasun paregabea zuen»

«Eragile ugariren inplikazioa eta lankideen parte-hartzea bideratzeko gaitasun paregabea zuen»