

Secciones
Servicios
Destacamos
E. Sarriegi
Donostia
Domingo, 20 de abril 2025, 20:37
Ohi den bezala, Zumalakarregi museoak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Pazko astean ospatzeko. 6 eta 12 urte bitartean dituztenei zuzenduta, lehenengoa apirilaren 23an egingo da eta bigarrena 24an, biak ere goizeko ordutegian, 11:30etik 13:30era.
Lehenengo tailerrean 'Scénario. Zorraren Z' erakusketaren sekreturen bat aztertuko dutela iragarri dute Ormaiztegiko museotik: «Ba dakizu erakusketaren kartelen karlistak azaltzen direla? Nola daude irudikatuta karlistak erakusketan?».
Pedro G. Romero artistaren erakusketa da «Scénario: Zorraren Z», Zumalakarregi museoak abian duen «Artxibo praktikak» proiektuaren baitan jaio dena. Egitasmo honen bidez, artista bat gonbidatzen dute museoan urtebetez euren artxiboa aztertzera eta bertako funtsei buruzko hausnarketa eta berrinterpretazio kritikoa eskaintzera. Lehenengo artista gonbidatua Pedro G. Romero izan da. «Bertan, andaluziar artistak bere lan egiteko modua eta gure artxibora egindako begiradaren emaitza azaltzen digu», adierazten dute museotik.
Ormaiztegiko museoaren eta artista honen harremana aspalditik dator. «Guretzat benetako pribilegioa da artistak bere lana Zumalakarregi Museoan »Scénario« proiektuaren barruan sartu izana. Proiektu horretan dagoeneko beste testuinguru batzuk aztertu ditu, hala nola Palmako Es Baluarderako Balear irletako argazki eta zinema-artxiboak, Aberdeengo (Eskozia) The Worm galeriarako irudi-artxiboak edo Coimbrako (Portugal) Unibertsitateko Joanina Liburutegiko artxiboa, Apirilaren 25eko Dokumentazio Zentrorako», nabarmendu dute.
Bigarren tailerrean XIX. mendeko janzkerari buruz hitz egingo dute. Gogoratu behar da 2013tik Zumalakarregi museoak urtez urte XIX. mendeko eleganteen bilkura ospatzen du Ormaiztegiko bainuetxe desagertuaren memoria gogora ekartzeko asmoz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.