
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Viernes, 30 de mayo 2025, 12:13
Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu On Zientzia bideo-lehiaketak. Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) urtero antolatzen dute ekimena, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Aurten 94 lan jaso dira eta sari nagusia 'Etorkizuna gaur' eta '¿Cómo se forman realmente los bebés' bideoek ex aequo jaso dute. Hamabosgarren edizioko sariak ostegun honetan banatu dira, Tabakaleran burutu den ekitaldian.
Lehiaketara aurkeztu diren bideo gehienak euskarazkoak badira ere, badira gaztelaniazko eta ingelesezko bideoak ere, parte-hartzaileen artean mundu osoko jendea baitago. Lan gehienak Euskal Herritik aurkeztu badira ere, hainbat bideo jaso dira Perutik edota Filipinetatik, besteak beste.
Dibulgazio bideo onenaren saria, 3.000 euroko ordainsariarekin, euskarazko eta gaztelaniazko lan banari ex aequo ematea erabaki du aurten epaimahaiak. Batetik, Isadora, Renata eta Leonel Virosta Gutiérrez anai-arreba kantabriarrek irabazi dute sari nagusia, '¿Cómo se forman realmente los bebés?' bideoarengatik, eta bestetik, Unai García Lopez andoaindarrak 'Etorkizuna gaur' lanarengatik.
Euskarazko bideo onenaren saria (2.000 euro) Joseba Zabala asteasuarrarentzat izan da 'Ezkutuko erraldoiaren eragina' lanarengatik, eta Gazte Saria aldiz, Ubay Moll Ruiz ikasle donostiarra jaso du, 'Platano erradioaktiboak'. Azken honen kasu, 1000 euroko ordainsaria izango du.
Aurten, gainera, Nazio Batuen Erakundeak 2025a Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtea izendatu duenez, epaimahaiak ezohiko sari bat ere eman du: Kuantikari buruzko bideo onenaren BasQ saria (500 euro), Bartzelonako Enric Ponce de León fisikariak jaso duena 'Quantum Café' lanarengatik.
Tabakaleran egin zen sari-banaketa ekitaldian sariak banatu dituzte Adolfo Morais Ezquerrok, Zientzia eta Berrikuntza sailburuordeak; Jon Abril Olaetxeak, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak; Aran García Lekuek, DIPCko proiektu estrategikoen zuzendariak; Marian Iriarte Ormazabalek, EHUko errektoreorde eta epaimahaikideak; eta Javier Aizpurua Iriazabalek, BasQ zuzendari zientifikoak.
Sari-banaketa hau saio berezi batean emango du Teknopolis telebista-saioak, bai eta saritutako lanak eta saridunen adierazpenak ere. Ekainaren 7an 13:30ean izango da ikusgai saioa ETB1en, eta ekainaren 8an 13:30ean ETB2n. Gainera, aurkeztu diren bideo guztiak ikusgai daude lehiaketaren webgunean: www.onzientzia.tv
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.