Borrar

Talentu berriak bilatuko ditu bigarren aldiz 'Ztanda' saioak

Denboraldi berrian parte hartzeko castinga zabalik da

DV

Donostia

Osteguna, 18 uztaila 2024, 17:58

Comenta

'Ztanda' EITBren musika talent showak bigarren denboraldiari ekin dio eta dagoeneko zabaldu du izena emateko epea. Euskal Herriko abeslari onena sarituko du saioak eta irabazleak 15.000 euroko saria jasoko du oraingoan ere.

EITB-ko iturriek jakinarazi dutenez, milaka pertsonaren aurrean kantatzearekin amets egiten duten pertsona orori dago zuzendua ireki berri den castinga, betiere 16 urte baino gehiago badituzte. «Abesteko gaitasuna eta talentua erakuteko aukera paregabea» dela saio gogoratu dute.

Miriam Lujua bilbotarra nagusitu zen 'Ztanda' saioaren lehen edizioko finalean eta 15.000 euroko saria eskuratu zuen. Azken aurrez aurrekoan Naiara Trifolen aurka gailendu zen Abba taldearen 'The winner takes it all' kantaren bertsioarekin, Leire Martínez La Oreja de Van Gogh taldeko ahotsak; Klara Mendizabal sopranoak; eta Beñat Rodrigo Kiliki Frexko Chill Mafia taldeko kide eta abeslariak osatutako epaimahaiak hala erabakita.

Urriaren 29an abian jarri zen talent showa eta Julen Leturiondo, Danel Arteaga, Miriam Lujua, Erik Retamosa eta Naiara Trifol izan ziren finalean. 300 gonbidatu inguru elkartuko ziren, horien artean bost finalisten senideak eta lagunak, baita programan parte hartu duten beste 8 gazte talentudunak ere.

Barbara Goenaga aktore donostiarrak gidatuko saioaren lehen denboraldian orotara 17 eta 24 urte arteko 13 gazte aritu ziren kantuan eta dantzan. Programa bakoitzak hamarkada jakin bateko musika izan zuen oinarri, euskal kantak zein mundu mailakoak, eta erronkei aurre egiteko lehiakideek bi irakasleren laguntza izan zuten. Alde batetik, Adrian Garcia de los Ojos aktore eta musikariak kantu kontuetan lagundu zien, eta Eider Rodriguez dantzari, koreografo eta Bamboo Dance konpainiako kideak, berriz, dantza arloan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Talentu berriak bilatuko ditu bigarren aldiz 'Ztanda' saioak

Talentu berriak bilatuko ditu bigarren aldiz 'Ztanda' saioak