Podscasten lehen festibala martxoaren 2tik 4ra ospatuko da
Parentesi festibala ·
Hainbat adituk parte hartuko dute Koldo Mitxelena Kulturunean antolatu diren mahai inguruetanItziar Altuna
Donostia
Ostirala, 24 otsaila 2023, 12:59
Podcast plataformak ugaritu egin dira azken urteetan, pandemiaren ondoren bereziki, eta askotariko edukietara sartzeko modu berri gisa kokatu dira. Beraiekin, kultura zabaltzeko ekosistema berri bat sortu da. Hori dela eta Parentesi Festibala sortu da, podcastinga ardatz nagusi duela. Aldi berean, ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen lagin bat biltzea du helburu. Foru Aldundiko Kultura departamentuak antolatuta ospatuko da festibala martxoaren 2tik 4a Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Podiumen -estatu mailako podcasting plataforma handienetako bat- eta EiTBren kolaborazioarekin. EITBk bere plataforma propioa merkaturatuko duela iragarri du.
Aurten, programa lelo honen inguruan eratu da: Muriel Rukeyzer idazlearen The speed of darkness liburuaren 'The world is made of stories, not atoms' (Mundua ipuinez egina dago, ez atomoz). Lelo horren pean, jaialdiaren ideia da podcastinga baliostea pentsamendu kritikoa sustatzeko eta baliozko kontakizunak transmititzeko bitarteko gisa.
Parentesi Festibalak bere playlista du Spotifyn, eta iada irekita dago edizio hau amaitu arte. Zerrendak aurten jaialdian parte hartzen duten podcasten hainbat kapitulu biltzen ditu. Irudi grafikoak balioa eman nahi dio berriz entzute aktiboaren itzulerari, eta Ricardo Felix Studiok (RFS) diseinatu du.
Parte-hartzaileak
Festibalak hainbat gai landuko ditu eta horrretarako hainbat mahai-inguru gauzatuko dira. Horietan egun podcastaren adituak diren hainbat komunikatzailek parte hartuko dute; adibidez, Inés Hernand eta Nerea Pérezek (Saldremos Mejores), martxoaren 3an, ostirala, Kursaalen, Live Show bat eskainiko dute, eta Ana Garriga eta Carmen Urbita, Hijas de Felipe arrakastatsuaren sortzaileak, Long Islandetik etorriko dira jaialdian parte hartzera.
Horrez gain, Ondas 2023 sarietarako izendatuta dauden podcasten sortzaileek ere parte hartuko dute Parentesi Festibalean: Ulu Mediako Oier Aranzabalek Artxipelagoa podcastagatik 'Soinu diseinu onena' eta 'Podcast onena Estatuko hizkuntza koofizialean' sarietarako izendapena jaso du, eta Artsenico Caviarreko Beatriz Serranok eta Guillermo Alonsok, 'Elkarrizketa podcast onena' sarirako hautagaitza. Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian egingo dira.