Mintzola proiektuak hiru master amaierako lan saritu ditu
Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko proiektu hauen egileek 1.500 euro jasoko dituzte
I. A.
Donostia
Sábado, 31 de mayo 2025, 12:30
Ines Marguerite Azkarate, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleen gradu eta master amaierako lanak saritu ditu Mintzola proiektuak. Bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko.
Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu eta master amaierako hamar lan saritzeko deialdia argitaratu zuen martxoan. «Ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana saritzea da deialdi honen helburua», azaldu dute.
Bada, denera, lau eskaera aurkeztu dira deialdi honetan, gradu amaierako bi lanen egitasmoekin eta master amaierako beste bi lanen proposamenekin batera, eta epaimahaiak hiru egitasmo hautatu ditu.
Hain zuzen, Ines Marguerite Azkarate Etxeberriaren 'Antzerkia eta adierazkortasun baliabideak uztartzeko proposamen didaktikoa', Libe Miner Astaburuagaren 'Euskararen erabilera ikaskuntza gidatuko espazioetan eta zirkulazio libreko eremuetan: Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako kasu-azterketa bat', eta Andoni Rey Ortizen 'Hernaniko hizkeren analisi fonologiko bat' aukeratu ditu.
Epaimahaiak ondorengo ebaluazio-irizpideak hartu ditu kontuan lanak hautatzerakon: batetik, ikerketaren helburuen egokitzapena Mintzolak zehaztuta dituen iker-lerroetara; bestetik GRAL/MALen kalitatea (ikerketa-gaia eta helburua ondo zehaztuta egotea; metodologia egokia izatea eta ondo garatua egotea; lana argi eta ondo idatzita eta egituratua egotea) eta azkenik GRAL/MALen garrantzia eta originaltasuna (lanak jakintzari egindako ekarpena, maila teorikoan zein metodologikoan egindako berrikuntzak; ikuspegi interesgarria eskaintzea eta etorkizunerako lan ildoak irudikatzea).
- Temas
- Euskera
- Euskaltzaindia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.