Borrar
Mari Jose Salaberria 'Mauxe', dendaren aurrean, erakusleihoan jarri duen mezuarekin. DV
Aizarnazabal

Mauxe dendak ateak itxiko ditu

Maria Jose Salaberriak 16 urte igaro ditu herriko denetarik dendako mostradore atzean

S. U.

Aizarnazabal

Sábado, 30 de diciembre 2023, 17:53

Hamasei urte aritu izan da lanean Mari Jose Salaberria 'Mauxe' herriko denetarik dendako mostradore atzean. Ilusioz beterik hartu zuen hasieratik denda, urte askotan egunero-egunero dendako ateak zabaldu eta bertaratzen ziren pertsona guztiak zerbitzatuz. Lehengo kezka haiek, urteak pasata, bizipoz eta asebetetze sentsazio bihurtu ziren. «Atzera begiratuta, azkar pasa zaizkit urteak, baino gogorra izan da nire familian edota inguruko gertaera tristeak jasanda, aurpegi alaia jartzea bezeroari; baina hori ere lortu dudala badakit». Eskerrak eman nahi dizkie lehendabizi bere senar Pedro, Aizpea eta Joseba seme-alabei, «oztoporik gabeko laguntza, ulergarritasun eta konfiantzagatik; baita, ahizpa, koinatu-koinata eta ilobei, batipat, Aroari, beti laguntzeko prest egon delako».

Pandemia garaia izan zuen beste une latzenetarikoa, hor ezagutu zituelarik pertsonalki herritarrenen eguneroko kezka, beldur eta sentimenduak. Elikagaien salmenta, tabakoa, loteria, txutxeak, egunkari eta aldizkariak, opariak… eta pertsonenganako ulergarritasun eta enpatia; zer ez ote du eduki dendan Mauxek!

Orain 61 urte beteta, denda ixtera doa, bizitzaz gozatzeko aukera paregabea dauka eta horretan saiatuko da. «Poza eta tristura, bi sentimendu kontrajarriak ditut neure buruan azken egun hauetan: poza, merezitako atsedena hartuko dudalako eta tristura, hainbeste urtez hemen egonda, neure bizitzako aro bati agurra emango diodalako».

Urtero, Gabon garaian, dendaren erakusleihoa oso dotore egon izan ohi zen; aurten ez dago ezer. Horren ordez, Mauxek hauxe idatzi du: «Denak du hasiera eta bukaera, iritsi da dendaren azken txanpa; eskerrik asko urte hauetan bezero eta lagun izan zaretenoi». Ia 800 biztanle dituen herria, denetarik aurki zitekeen dendarik gabe geratuko da gaurtik aurrera.

«Lerro hauen bidez, zuri eskerrak Mauxe, egunero goizeko zazpi erdietatik aurrera hor izan zarelako, mesedeak egin eta gerturatzen zitzaizunari laguntzeko prest. Zorterik onena opa dizugu hemendik aurrera», eskertu diote.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mauxe dendak ateak itxiko ditu

Mauxe dendak ateak itxiko ditu