Borrar
Mattin Etxebeste garailearen txapela jantzita. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra
Dantza

Mattin Etxebeste oiartzuarra nagusi Euskal Herriko Aurresku txapelketan

Lezoko Mikel Esnaola eta Legazpiko Irati Olaizola sailkatu dira bigarren eta hirugarren Hondarribiko Itsas etxean jokaturiko lehian

A. Urbieta

Donostia

Igandea, 24 azaroa 2024, 19:03

Comenta

Oiartzungo Mattin Etxebestek jantzi du Gipuzkoar erarako Euskal Herriko Aurresku txapelketa nagusiko txapela, Hondarribiko Itsas etxea aretoan jokaturiko saioan nagusitu ostean. Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, aurten 15 urte aurten beteta dituzten zortzi dantzari aritu dira lehian txapelketaren seigarren edizioan: aipatu Etxebesterekin batera, Izadi Urbano (Villabona), Mikel Esnaola (Lezo) Amaia Azpeitia (Legazpi), Ihintza Erauskin (Lezo), Irati Olaizola (Legazpi), Naroa Sanchez (Legazpi) eta Manex Elgeta (Oiartzun).

Dantzariek, Hondarribiko txistulari taldeak lagunduta, 'Aurkez aurke' (desafioa), 'Zortzikoa' eta soinu zaharra bat ('Betronio handi'a, 'Ehun dukat' eta 'Graziana'-ren artean dantzari bakoitzak aukeratu duena) dantzatu behar izan dituzte.

Epaimahaia Jose Luis Vallejok, Maria Ferreirok eta Xabier Mendizabalek osatu dute, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak hala izendatuta, eta euren epaiaren arabera, Oiartzungo Mattin Etxebesterentzat izan da garaipena 460,75 puntu batuta. Hala, Gipuzkoako Dantzarien biltzarreko trofeoa, Hondarribiko Udalak eskainitako trofeoa, txapela eta 400 euro jasotzeaz gain, Tomas Murua eskulturgilearen lana hurrengo edizioa jokatu arte bere herriko udaletxean gordeta izatearen ohorea lortu du.

Lezoko Mikel Esnaolak lortu du bigarren saria 413,88 punturekin eta honekin batera Hondarribiko Udalak eskainitako trofeoa eta 300 euro jaso ditu. Hirugarren saria, berriz, Legazpiko Irati Olaizolarentzat izan da, 398,25 puntu eskuratuta, honenbestez Hondarribiko Udalak eskainitako trofeoa eta 200 euro eraman dituelarik. Laugarren postutik seigarrenera bitarte sailkatu direnek 100na euroko dieta jaso dute, eta lehenengo sei postuetan sailkatzen ez diren dantzariek 80na euroko dieta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mattin Etxebeste oiartzuarra nagusi Euskal Herriko Aurresku txapelketan

Mattin Etxebeste oiartzuarra nagusi Euskal Herriko Aurresku txapelketan