Lurrunezko lau tren aterako ditu asteburuan Burdinbidearen Euskal Museoak
Ostiralean 12:00etan, larunbatean 12:00etan eta 17:30etan eta igandean 12:00etan
I. Altuna
Donostia
Asteazkena, 23 uztaila 2025, 15:49
Lurrun trenean bidaia egiteko aukera berria eskainiko du Bundinbidearen Euskal Museok asteburu honetan. Euskotrenek jakinarazi duenez, lau tren irtengo dira ostilara eta igandea bitartean Azpeitiatik Lasaoko geltokira. Lehenengoa ostiralean, uztailaren 25ean, 12:00etan irtengo da; beste bi larunbatean, uztailaren 26an, 12:00etan eta 17:30ean, eta laugarrena igandean, uztailaren 27an, eguerdiko 12:00etan.
Lurrun trenaren denboraldi erregularra udaberrian hasi eta azarora bitarte luzatzen da. Denboran atzeara bidaia hau burutzeaz gain, bisitariak Euskotren sozietate publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatzeko aukera ere badu. Bere instalazioetan Europako tren multzo onenetakoa topatuko du bisitariak, era guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak, automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.
Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetakoa eskaintzen du Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era da udan asteartetik larunbatera, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik).
Museora bisitak eta lurrun trenean bidaiak 6 euro balio ditu (museora bisita bakarrik 3 euro). Hala ere, taldeek prezio berezia izango dute, 2 euro pertsona bakoitzeko, betiere 25 pertsona baino behiago badira.