Borrar

Izarretara begira Arantzazun

Jesus Arregi astrofisikariaren eskutik, izar eta konstelazioak behatzeko saioa antolatu dute larunbatean Arantzazuko parketxean

I. Altuna

Donostia

Asteazkena, 15 urria 2025, 13:25

Comenta

Udazken betean murgilduta, ugari dira Arantzazu inguruetako pagadi ertz eta zoruak ondo aztertzen dituztenak. Baina, lurrera ez ezik, zerura begiratu eta bertan deskubritu daitezkeen altxorrak behatzeko leku ederra ere bada Arantzazu.

Hori dela eta, zenbait urte eta gero, «behatoki astronomiko bilakatuko du Arantzazuko paisaia berezia» Arantzazu Parketxeak, bertara hurbiltzen direnak «izarretara begira» jarriko dituen saio bat antolatu baitu larunbatean, urriak 18.

Jesus Arregi astrofisikariaren eskutik, garai honetan gure zeruan ikus daitezkeen konstelazio eta planetak ezagutzeaz gainera, Orionidak deritzen izar-uxoak ere behatzeko aukera bikaina izango da ekimen hau. Saioa euskaraz izango da eta azalpenak, «guztiok» ulertzeko modukoak izango direla argitzen dute parketxeteik. Iluntzeko 20:30ean hasita, astrofisikari aretxabaldarrak gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpen batzuekin emango dio hasiera saioari parketxean bertan. Ondoren, kanpora irten eta bere gidaritzapean, une horretan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dituzte.

Saio honetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, lekuak mugatuak baitira. Horretarako arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi behako dute, edo 943 782 894 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deitu. Helduek 8 euro ordainduko dute eta 8-12 urtekoek 6 euros.

Arantzazura hurbilduko diren astronomia-zaletuei linterna, hotzerako arropa egokia eta lurrean etzateko toaila edo estera eramatea gomendatzen zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izarretara begira Arantzazun

Izarretara begira Arantzazun