'Itsatsita' EITBren fikzio musikalak sari berri bat lortu du
Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituen fikzio musikalak ostiralean estreinatuko du PRIMERAN plataforman bigarren zatia
I.A.
Donostia
Astelehena, 21 urria 2024, 12:53
Donostia Zinemaldian aurrestreinatu zuen EITB-k 'Itsatsita berriz', Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituen fikzioa musikala, auto batean harremanak izan bitartean kateatuta geratuko den 40 urte inguruko bikotearen paperean. Lehen zatiak lortutako arraskataren ildoari jarraituz iritsi da bigarren zatia eta ostiralal ostiral honetan bertan (urriak 25) estreinatuko da PRIMERAN plataforman.
EITBk eta Pausokak ekoiztutako formatuak nazioarteko aitortzak jaso ditu. Azkena, asteburu honetan Cannesen. 'Itsatsita' ekoizpenak The International Format Awards sari ospetsua eskuratu du Multi-Platform kategorian. Irabazleak asteburu honetan iragarri zituzten MIPCOM 2024 azokaren atarian, eta Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendariak jaso zuen garaikurra. EITBko iturriek nabarmendu dutenez, «aitortza horrek Euskadin sortutako edukien kalitatea eta berrikuntza maila erakusten du, eta EITBk abangoardiako ikus-entzunezko formatuen sorkuntzan erreferente gisa duen posizioa indartzen du».
Cannesen lortutakoa bigarren saria da 'Itsatsita' fikzioa musikalarentzat, izan ere maiatzean Prix CIRCOM Regional nazioarteko jaialdian eskuratu zuen.
Bigarren zatia
'Itsatsiak berriz' formatuan Leire Martinez abeslaria aktore lanetan lehen aldiz ikusteko aukera izango dute ikusleek; Jon Plazaola, berriz, estreinakoz arituko da musikal batean. Bigarren zati honetan, 40 urte inguruko bikote bat lotuta geratuko da auto batean txortan egiten duten bitartean. Bikotea itsatsita dagoen bitartean, zalantza existentzialak kontatzen dizkiete elkarri, baita haien beldurrak eta ametsak ere.
Fikzio musikal honen bigarren zatian, Iker Huitzi Demodé Quartet taldeko kideak erizainaren papera errepikatuko du. Aktore taldean daude, halaber, Itsatsitaren lehen edizioan protagonista izan ziren Gari Uriarte (Dupla taldeko abeslaria), Ane Lukin abeslaria eta 'Go!azen' telesailean ezagutzera eman den Aitziber Errazkin gaztea.