Borrar

Irailaren 20an zabalduko ditu ateak Islandian Baskasetur Euskal Zentroak

Albaolak parte hartu duen proiektu honek duela lau mende baino gehiago itsaso hauetan aritu ziren Islandiako euskal baleazaleen memoria berreskuratuko du

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 12 iraila 2025, 13:22

Comenta

Baskasetur Euskal Zentroak, Islandiarrek eta euskaldunek partekatzen duten museoak, datorren larunbatean, irailak 20an, irekiko ditu ateak. Islandiako mendebaldeko fiordoen Strandir eskualdeko Djupavík herrian kokatzen den espazio berri hau Albaolak aktiboki parte hartu duen Baskasetur proiektuaren emaitza da.

Zentruak mendeetan zehar itsasoaren inguruan euskaldunak eta islandiarrak elkartu zituzten zubien historia itzuliko dio memoria kolektiboari. Antzinako sardinzar-fabrika batean kokatutako kultur-gune berritzaile honek lehen aldiz jarriko du arreta duela lau mende baino gehiago itsaso hauetan aritu ziren Islandiako euskal baleazaleen memorian.

Inaugurazio-ekitaldiak egitarau zabala izango du: kontzertuak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta dibulgazio-jarduerak, eskualdean inoiz egin ez den moduko ekitaldi bihurtuz. Horrez gain, Islandiako Liburutegi Nazional eta Unibertsitarioan (Reikiavik) proiektuaren aurkezpen ofiziala egingo da eta bertan, Xabier Agote Albaolako presidenteak hitzaldia eskainiko du Islandia eta Euskal Herriaren arteko historia komuna azaltzeko, bazkide diren erakunde ordezkariekin batera: Basque Association in Iceland (egitasmoaren liderra), University Centre of the Westfjords, Haizebegi eta beste hainbat erakunde kolaboratzaile.

Baskasetur

Albaolatik gogoratu dutenez, Baskasetur proiektua 2023an jarri zen abian Creative Europe-k finantzatutako hiru urteko lankidetza europar baten baitan, Islandia, Frantzia eta Euskal Herriko erakundeen parte-hartzearekin. 2024ko ekainean lehen modulua inauguratu zen, eta horren harira, Albaolak Reikiaviken baletxalupen eraikuntzari buruzko ikastaro bat eta '1615' nazioarteko sinposioa antolatu zituen.

Baskasetur zentroaren irekierak «inflexio-puntu bat markatzen du Islandiaren eta Euskal Herriaren arteko lotura historikoen aitortzan», adierazi dute Albaolatik, izan ere zentro honen bidez, «Albaolak eta proiektuko nazioarteko bazkideek ikerketa historikoa, ezagutzaren transmisioa eta itsas ondare partekatuaren balioespena bultzatuko dituzte, topaketa kulturala eta memoria bizia uztartuko dituen gune berezi bat sortuz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irailaren 20an zabalduko ditu ateak Islandian Baskasetur Euskal Zentroak

Irailaren 20an zabalduko ditu ateak Islandian Baskasetur Euskal Zentroak