Borrar
Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, eta Maite Asensiok, Urtxintxako arduraduna, aurkezpenean. irekia

Ikusika, Lehen Hezkuntzako haurren artean euskara sustatzeko udalekua

Uztailaren 5etik 16ra egingo da Barakaldoko BECen 5. eta 6. mailako ikasleentzat

dv

Donostia

Igandea, 18 apirila 2021, 18:05

Comenta

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean «euskara bultzatu eta sustatzeko» Ikusika udalekuak antolatuko dira Barakaldoko BECen uztailaren 5etik 16ra. Izen-ematea ikusika.eus webgunean apirilaren 30era arte eman ahal izango da eta 25 euroko kostua izango du, bazkaria barne.

Barakaldok eskainiko duen udaleku eskaintza berri honen berri eman dute Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, eta Maite Asensiok, Urtxintxako arduradunak.

Antolatzaileek ekimena «aitzindari eta berritzailetzat» jo dute, euskara «jarduera ludikoen» bitartez sustatuko duelako gazteek «aisian, aisialdiko harremanetan eta arlo digitalean» erabiltzeko hizkuntza bihur dadin. Izan ere, Barakaldoko 12 urtetik beherako 5 haurretatik 4 euskaldunak badira ere familia-ingurunean euskararen ohiko erabilera ez da familien % 5era iristen.

«Ohitura aldaketa nabarmena» koronabirusagatik

Ildo horretan, Del Campok alkatearen aburuz koronabirusak ohitura aldaketa nabarmena ekarri du, «eskola agendan ere, ikasleak euskaratik urrunduz». Honek lortutako aurrerapenak «zapuztu eta harremanak apaldu» ditu.

Ikusika udalekuen bitartez «galdutako guztia berreskuratzea» da helburua, haurrek behar duten eskaintza ludikoari erantzunez gainera. Beren gustuei egokitutako jarduerak egin ahal izango dituzte partaideek, baina sormen-lanari emango zaio lehentasuna, hala nola, irrati tailerrak, bideo-jokoak, antzerkia edo erreferentziazko gazte ospetsuak.

Ekimena aurrera eramateko Urtxintxa taldeko begiraleen laguntza izango da «neska-mutilek euskararen unibertso ludiko, jostalari eta dibertigarria aztertzeko aukera ugari» eduki ditzaten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikusika, Lehen Hezkuntzako haurren artean euskara sustatzeko udalekua

Ikusika, Lehen Hezkuntzako haurren artean euskara sustatzeko udalekua