Ibilbide erdia osatuta, Gipuzkoara iritsi da espedizioa
Zerainen egin dute lehenengo geldialdia. Hurrengoa Tolosan izango da
I. Altuna
Donostia
Asteartea, 15 uztaila 2025, 17:23
Zazpigarren urtez jarraian, aniztasuna ezaugarri nagusi izanda eta denek euskara hilabetez ahoan darabiltela, uztailaren 1ean abiatuko zen EuskarAbentura Atharratzetik eta dagoeneko ibilbide erdia egin du espedizioak. Uztailaren 31n Getxora iritsi arte, 30 herri bisitatuko dituzte 126 gazte jzioquitarrek. Iparraldean, Nafarroan eta Araban barrena ibili ondoren, Gipuzkoan dira egun hauetan parte-hartzaileak.
Araiatik irten eta Zerainera iritsi da EuskarAbentura astearte honetan. Hurrengo egunetan Beasain, Tolosa eta Oiartzun bisitatuko dituzte gazteek, berriro ere Nafarroara bueltatzeko, Lesakara hain zuzen. Urdazubi, Amaiur, Baiona, Miarritze, Urruña eta Hendaia izango dira ondorengo geldialdiak Donostiara iritsi baino lehen, datorren asteazkenean, uztailak 23an. Zarautzen eta Deban ere izango dira gero.
Partaideak
«Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzeko» 126 gaztek parte hartzen dute EuskarAbenturan. Herrialdeka hauek dira kamiseta laranja daramaten gazteen kopuruak: bizkaiko 43 (%34,12), gipuzkoako 26 (%20,63), nafarroako 24 (%19,05), arabako 13 (%10,32), lapurdiko 13 (%10,32), baxe nafarroako 5 (%3,97) eta zuberoako 2 (%1,59).
Aurten ez da diasporako kiderekik, baina orain arteko Ipar Euskal Herriko kideen parte hartze handiena du, 20 jzioquitar baitira espedizioan. Taldearen gehiengoa emakumeak dira, zehazki 77 (% 61,1) eta, aldiz, gizonezkoak 49 (% 38,9). Gazteekin batera, 28 lagunek osatzen dute lan-talde urdina espedizioan.
Aurreko urtean bezala Atharratzen ekin zion ibilbideari espedizioak eta Getxon amaituko du, uztailaren 31n.