Borrar
Lehiketaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten ordezkariak. Euspot

Euskarazko spot hoberena jokoan

Euspot lehiaketako Publikoaren Saria aukeratzeko botoa emateko epea zabalik da ekainaren 4ra arte

I. A.

Donostia

Viernes, 30 de mayo 2025, 17:47

Euskarazko 115 spot aurkeztu dira Euspot lehiaketara. Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak eta Arteman Komunikazioak sustatzen duten lehiaketak publizitatearen arloan euskararen presentzia bermatzea du helburu. Urtero gai bat proposatzen da, eta aurten 'Zer den laguna izatea' izan da aukeratutakoa. Beraz, esaldi hau balioan jartzen duen lana aurkeztu dute partaideek.

Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte, gehienez 30 segunduko spotarekin. Lanak jasotzeko epea itxita, orain epaimahaiak maila bakoitzeko saridunak aukeratu beharko ditu. Baita ikusleek, izan ere publikoaren saria ere badago. Horretarako, zabalik da botoa emateko epea ekainaren 4ra arte. Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu

Gaur egon ez dago berme handiko iturririk kontsultatzeko zein izan den azken urteotako euskarazko publizitatearen bilakaera, baina susmoa da euskaraz sortu baino, jatorriz gaztelaniaz sortzen diren publizitate piezak euskarara itzultzen direla, eta itzulpen hutsak direla. Euskarazko sormena bultzatzeko eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin sortu zuten 2012 urtean Euspot euskarazko spot lehiaketa. Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arteman Komunikazioak. Era berean, aurtengo helburu nagusia gazteak euskarazko publizitatera gerturatzea izango da, Euskal Herrian sortzen den publizitatearen oinarri izan dadin gure hizkuntza.

Antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ondoren ahalik eta hedapen handiena ematea.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 12an, osteguna, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko spot hoberena jokoan

Euskarazko spot hoberena jokoan