Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Europako telebista publikoek ekainean Kursaalean egingo dute biltzarra

Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen elkarte profesionalaren aurtengo konferentziak 250etik gora ordezkari bilduko ditu

Itziar Altuna

San Sebastián

Ostirala, 24 otsaila 2023, 13:01

Comenta

CIRCOM Regional Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen elkarte profesionalak Donostian ekainaren 1ean eta 2an egingo du bere urteko konferentzia eta dagoeneko zabaldu du izena emateko epea. EITB Taldearekin batera antolatzen ari den 39. biltzarrerako inskripzioak apirilaren 25era arte egin ahal izango dira.

Kursaal Jauregian egingo den batzarrak telebista publiko europarretako 250etik gora ordezkari bilduko ditu. Jardunaldiaren hasieraren bezperan, maiatzaren 31n, arratsaldean, harrera egingo zaie parte hartzaileei Miramar Jauregian. Topaketak norbere esperientziak kontatu eta besteenak entzuteko parada eskainiko die; ezagutu, eztabaidatu, ikasi, partekatu, zabaldu… Euren arteko lankidetza sustatu eta garatzeko aukera ezberdinak izango dituzte.

Egitaraua

Helburuen artean daude, halaber, Europako ikus-entzunezko sare honetako kideen artean programak koproduzitzea eta trukatzea, eta kazetarien eta teknikarien lanbide-heziketa indartzea. Ildo horretan, maiatzaren 28tik 30era, hogei bat profesional batuko dira CIRCOMek antolatutako prestakuntza saioetan Tabakaleran.

Kursaaleko jardunaldietan, ekainaren 1ean eta 2an, urtero bezala, gai giltzarriak eta aktualitatezkoak jorratuko dituzte, hala nola, kazetaritzarekin, eraldaketa digitalarekin, zerbitzu publikoarekin edo publiko gazteenengana hurbiltzearekin zerikusia dutenak. Halaber, Prix CIRCOM Regional sariak banatuko dira Tabakaleran ekainaren 1ean. 2022an, hain zuzen, EITB Mediako bi saiok, 'Abiapuntua'k eta 'Aquí y Ahora'k, sari bana jaso zuten Europako epaimahaiaren eskutik Minorities in society eta Investigative journalism kategorietan, hurrenez hurren.

Iazko maiatzean Irlandako Galway hirian egindako kongresuan iragarri zuten CIRCOM Regionaleko hurrengo topaketaren egoitza Euskadi izango zela. Ordutik, EITBrekin elkarlanean ari da hitzordua prestatzen. Azaroan elkarteko Batzorde Betearazleak eta Europako Kontseiluak Donostiara egindako bisitan zehaztu zituzten bi aldeek lan ildo nagusiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Europako telebista publikoek ekainean Kursaalean egingo dute biltzarra

Europako telebista publikoek ekainean Kursaalean egingo dute biltzarra