Borrar

Europa osoko hizkuntza gutxituetako ordezkariek bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin

«Kezka sakona» adierazi dute euskararen normalizaziorako neurriak eta prozedurak «baliogabetzen dituzten epai judizialen uholdearen aurrean»

DV

Donostia

Igandea, 8 urria 2023, 17:25

Comenta

Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak (ELEN) urteko Batzar Orokorra egin du asteburu honetan Sardiniako hiriburu Casteddun (Cagliari), eta bertan, azaroaren 4an Bilbon euskararen alde egingo den manifestazioari babesa eta atxikimendua emateko ebazpena aho batez onartu da, Euskalgintzaren Kontseiluak jakitera eman duenez.

Onartutako ebazpenean adierazten den bezala, «Europa osoan, eta bereziki Espainiako Estatuan, hizkuntza gutxituek urteak daramatzate muga politikoak jasaten. Euskararen kasuan, normalizazioaren aurkako oldarraldia ezaguna da, batez ere ipar Euskal Herrian eta aitorpen ofizialik ez duen Nafarroako eremuan. Azken hilabeteotan, berriz, euskararen kontrako oldarraldi judiziala ofiziala den lurraldeetara ere hedatu da, ofizialtasuna zein normalizazio prozesua zalantzan jarriz».

Horren aurrean, «ELENeko erakunde garen aldetik gure kezka sakona adierazi nahi dugu euskararen normalizaziorako neurriak eta prozedurak, eta beraz, milaka pertsonen eskubide zibilen betearazte osoa, baliogabetzen dituzten epai judizialen uholdearen aurrean» esan dute. ELENen ustez, «gaur egun epaitegietan hartzen ari diren erabakiak elkarbizitzaren eta demokraziaren aurka doaz, eta hainbeste urtetan lortutako eskubideetan atzerapauso nabarmenak ekar ditzakete».

Honela, «Euskalgintzaren Kontseilua antolatzen ari den manifestazioaren alde egiten du» ELENek «protestan parte hartzera, lege honen aurka, baina batez ere euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde, gainontzeko hizkuntza gutxitu guztienarekin batera» adierazi dute.

50 milioi hiztun

ELENek Europar Batasuneko 25 estatutan hitz egiten diren 50 hizkuntza eta 50 milioi hiztun ordezkatzen dituzten 174 erakundetako batzen ditu. Aurtengo batzarrean Europa osoko hizkuntza gutxituen aldeko erakundeen 50 ordezkari baino gehiago elkartu dira, hizkuntza-politiketako aditu eta akademiko gonbidatu ugarirekin batera.

Besteak beste, han izan da euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune nagusia, Euskalgintzaren Kontseilua; baita galizieraren aldeko A Mesa pola Normalización Lingüística erakundea; eta katalanaren aldeko Plataforma per la Llengua, Òmnium Cultural, Acció Cultural del País Valencià eta Obra Cultural Balear.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Europa osoko hizkuntza gutxituetako ordezkariek bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin

Europa osoko hizkuntza gutxituetako ordezkariek bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin