Borrar

Elhuyarren 'Erresistente' dokumentala saritu dute Italian

Antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa erakusten duen lana Primeran plataforman ikus daiteke

DV

Donostia

Larunbata, 11 maiatza 2024, 17:33

Comenta

Antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa erakusten duen Elhuyarren 'Erresistente' dokumentalak ohorezko aipamena jaso du Italiako Ponza Film Awards zine jaialdian. Gainera, astearte honetatik aurrera, dokumentala ikusgai dago EITBren Primeran plataforman.

Elhuyarren iturriek jakinarazi dutenez, Italiako jaialdiaren ezaugarritako bat da urteko sarituez gain beste film batzuk aitortzen dituela hilero, eta horrela, 'Erresistente' otsaileko sarituetako bat izan da. Hileroko aintzatespen horri esker, talentu berriak eta ideia berriak nabarmentzen ditu zinemaldiak. Gainera, jaialdiarekiko eta parte hartzen duten zinemagileekiko interesa bizirik mantentzen laguntzen du, eta babesa eta agerikotasuna ematen die zinemagileei urte osoan.

'Erresistente' dokumentalaren zuzendaria eta gidoigilea Bego Zubia Gallastegi da. Dokumentalak planeta osoari eragiten dion arazoa mahai gainean jartzen du ikertzaile, mediku, albaitari eta medikuen testigantzen bitartez. Gaixotu eta osatu direnek ere dute ahotsa dokumentalean.

Bide horretatik, Estatu espainiarrean berria den tratamendu baten nondik norakoak ezagutzeko aukera ematen du, eta, horrekin batera, lehenengo pazienteetako baten bizipenak entzuten dira.

Saria jasotzeaz gain, dokumentala EITBren Primeran plataforman ikusteko aukera izango da. Modu honetan, dokumentalaren helburua beteko da: arazoa gizarteratzea. «Izan ere, superbakterioek osasun arazo larri bihurtuko dituzte gaixotasun infekziosoak. Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2050ean, superbakterioak mundu osoan egongo dira, eta minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituzte», azaldu dute Elhuyarretik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elhuyarren 'Erresistente' dokumentala saritu dute Italian

Elhuyarren 'Erresistente' dokumentala saritu dute Italian