Borrar
Iñaki Martínez de Luna, Gualberto Quispe, Viviana González eta Kike Amonarriz Mitxelena
Egungo globalizazio testuinguruan hizkuntza gutxituen aldeko aldarria

Egungo globalizazio testuinguruan hizkuntza gutxituen aldeko aldarria

Zergatik eta zertarako suspertu behar diren defendatu eta azaldu dute mundo osoko hainbat adituk EHU-ko Uda Ikastaroetan

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 17 de julio 2023, 19:56

Munduan bi astero hizkuntza bat desagertzen da Nazio Batuen Erakundearen arabera. Hitz egiten direnen ia erdiak –7.000 inguru dira bizirik dirautenak– desagertzeko arriskua du, eta globalizazioaren dinamikek, beste esparruetan bezala, eragin negatiboa dute, batez ere, hizkuntza gutxituen artean. Galera honi nola aurre egin eta hizkuntzek dituzten arazo eta mugen inguruko gogoetak partekatzen ari dira egun hauetan mundu osotik etorritako hainbat aditu Eukal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan. 'Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: zergatik? zertarako?' izenburupean, «baliozko irtenbideak proposatu eta hauen inguruan hausnartzea» du helburua topaketak, Garabide Kultur Elkarteko lehendakari eta ikastaroko zuzendari den Iñaki Martínez de Lunaren esanetan.

Hizkuntza guztiek dute norberaren bizitzan leku bat, eta argi dago nazioarte mailan mugitu ahal izateko ingelesa, frantsesa edo txinatarra direla nagusi. Baina gutxituak, «hau da, botere gunetatik aparte egondakoak», komunitate baten identitatearekin lotzen dira, «hori da herrialdi bati ematen diona eta horregatik da garrantzitsua suspertzen saiatzea», dio Martínez de Lunak. «Hau gainera ez dugu modu geografiko itxi batetan ulertu behar, izan ere, euskararen kasuan, mundu mailan euskaldun asko bizi dira, eta guztiek partekatzen duten hizkuntza eta identitate bat euskara bada». Hizkuntza gutxitu guztien egoera, baina, ez da berdina, «euskararen kasuan lanaldia egiten ari dira duela hamarkada batzuk, eta beste komunitate batzuetan hastapenetan daude», dio Garabideko lehendakariak.

Hau da, hain zuzen, kitxuaren kasua, Ekuadorren, Perun eta Bolivian hitz egiten dena. Azken herrialde honetan ia bi milioi hiztunek dakite, baina etxean edo herri mailan erabiltzen dute gehienek, «ez du oraindik hezkuntzara salto egin», azaldu zuen Gualberto Quispek, Kitxua Hizkuntza eta Kultura Institutuko kideak. Erakundeak hamar urte inguru daramatza lanean Bolivian, Inken herrian jatorria duen hizkuntza honi ofizialtasuna emateko lanetan eta «hizkuntzaren demokratizazioaren alde» egin behar dela aldarrikatu zuen Quispek. «Zergatik ikasi behar dugu guk bigarren hizkuntza bat besteek uler gaitzaten? Zergatik ez alderantziz».

Kolonbian 70 hizkuntza inguruk bizirik diraute, eta horietako bat da nasa-yuwe, Cauca eremuan erabiltzen dena. Caucako Plan de Vida nasa proiektuan parte hartu duen eta egun Euskal Unibertsitatean doktoretza egiten ari den MIriam Viviana González Garzon ikertzaileak gogoratu zuenez, azken urteetan saiakerak egiten ari dira hizkuntza gutxituak mantentzeko, baina bertako erakundeek «ez dute hizkuntza guztiei erantzuna emango dien planik, ez dago borondate politikorik».

Erakunde publikoen laguntza ezari batzen zaio globalizazioak dakarzkien galerak. «Errealitate berri baten aurren gaude eta erantzunak eraikitzen ari gara», onartu zuen Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Kike Amonarrizek». Hizkuntza gutxituek kultur dibertsitatea bizirik mantentzen dutela aldarrikatu zuen eta guzti hori mantentzeko «sistema berriak sortu behar ditugu eta herrialde bakoitza egiten ari dena kontuan hartu, baliagarri zaigulako guztioi».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egungo globalizazio testuinguruan hizkuntza gutxituen aldeko aldarria