Borrar
Dozenaka ekitaldik egingo diote ongietorria Euskaraldiari ostegunean

Dozenaka ekitaldik egingo diote ongietorria Euskaraldiari ostegunean

Donostian Egiako Blas de Otero plazan izango da hasiera ekitaldia

DV

Donostia

Viernes, 9 de mayo 2025, 17:56

Dozenaka ekitaldi antolatu dira Euskal Herri osoan zehar maiatzaren 15ean Euskaraldiaren laugarren edizioari hasiera emateko. Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Guztietan irakurriko da testu bateratu bat, eta denek batera jarriko dute Euskaraldiko txapa, 19:00etan.

Euskaraldiak maiatzaren 25era arte egingo da, 'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean eta Euskal Herri osoko milaka lagunek euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute 11 egunetan. «Belarriprest eta ahobiziek, gutxienez aste eta erdian, lehen hitzak euskaraz egiteko ahalegina egingo dute, eta elkarrizketa elebidunak ugarituko dira, han eta hemen. Belarriprestak eroso esango dio parean duenari berarekin euskaraz hitz egiteko, eta ahal duen guztietan berak ere euskaraz egingo du. Txapa jantzita ibiliko gara 11 egunetan, kalean, lanean eta aisialdian euskaraz erosoago aritzeko», gogoratu dute.

Hainbat jarduera Donostian

Donostiako Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Egiako Blas de Otero plazan egingo da, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak antolaturiko Emusik jaialdiaren barruan. Euskaraldia martxan den bitartean euskarazko ekitaldi ugari antolatuko da Donostiako auzo askotan Auzoetako Euskara Batzordeen eta beste zenbait eragileren ekimenez.

Honela, bisita gidatuak, bakarrizketak, kantu jira, hitzaldiak, literatur solasaldiak, musika emanaldiak (Kerobia taldearen kontzertua, erromeriak, eta abar) mintzodromoak, hitano tailerrak, bertso saioak, ginkanak, wikipedian idazteko tailerra eta beste hain ekimen izango dira, antolatzaileek «ilusio handiz» prestatu dutena, adierazi zuen aurkezpen ekitaldian auzoetako euskara batzordeetako ordezkariak, Bizarrain elkarteko Josean Abeciak. «Ekintza sorta handi hori Euskaraldirako. euskara jakin eta ulertzen dugunontzat bereziki prestatu dira, ekintza horien inguruan bildu eta euskara erabiltzeko aukerak biderkatu daitezen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dozenaka ekitaldik egingo diote ongietorria Euskaraldiari ostegunean