

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Martes, 7 de enero 2025, 17:43
Bisitari kopuruan gorakada nabarmenarekin itxi du urtea Zumalakarregi Museoak. Zentruko iturriek zehaztu dutenez, «nabarmentzekoa» da igoera hau tokiko bisitarien artean eman dela. Oro har kopuruak gora egin du aurreko urtearen aldean; izan ere, 2023an baino % 7,35 bisitari gehiago izan ditu Ormaiztegin kokatzen den zentroak. Euskaditik etorritako bisitariak % 5,35 gehitu dira, Gipuzkoatik etorritakoak % 11 eta eskualdeetakoak (Goierri eta Urola Garaia) % 5. Bizkaiko bisita-kopuruak % 4 egin du gora, eta Arabakoak, berriz, 2023ko kopuruari eutsi dio.
Hilabete guztien artean, maiatza izan da hazkunde nabarmenena izan duena, 2023ko maiatzarekin alderatuta. Gertaera honetan 'Carliscaturas: Umorea lubaki gisa' aldi baterako erakusketaren inaugurazioak alde batetik, eta bestetik museoak 35. urteurrena ospatu zuen Museoen Nazioarteko Egunaren karietara familiaren tailerrak eragina izan zuen.
Lizarrako Karlismoaren Museoarekin elkar lanean antolatutako 'Carliscaturas: umorea lubaki gisa' erakusketak ehundaka bisitari erakarri ditu museoara urte amaierara bitarte. Cesar Oroz ilustratzailearen proiektu honek XIX. mendeko aldizkari satirikoak bildu ditu, emaitza bizigarria lortuz.
Erakusketak museoaren XIX. mendeko aldizkari satirikoen bilduma berriro bisitarien eskura jartzeko aukera eman du, duela 20 urte lehenengo aldiz museoak egin zuen bezala, «XIX. mendea karikaturetan» erakusketarekin.
XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzi zentroa da Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegiko Iriarte Erdikoa XVIII. mendeko baserri tipikoan kokatzen dena. Bertan bizi izan ziren Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi politiko liberala, eta beraiek ematen diote izena museoari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.