Borrar
Ikasle talde bat, adi, bertso eskola batetan. B.E.

Bertso-eskolen datu bilketa abiatu du Bertsozale Elkarteak

Lau urtean behin datu azterketa sakona egiten du elkarteak, adin eta generoen arabera joerak zeintzuk diren antzemateko

I. Altuna

Donostia

Igandea, 12 martxoa 2023, 18:27

Comenta

Haur eta helduen bertso-eskolen berri jasotzeko datu bilketa abiatu du Bertsozale Elkarteak. Lau urtean behin egin ohi du ariketa hau, talde ezberdinen informazioa jasotzeko. Horretarako, galdetegi bat jarri dute martxan, non talde bakoitzaren datuak eskatzen dira.

Oraingoan, aurreko urteetako galderez gain, bertso-eskoletako partaideen hizkuntza errealitatea jasotzeko galderak ere gehitu dira galdetegira. Elkartetik aditzera eman dutenez, «bildutako datuak oso baliagarriak dira harremanetarako eta ikerketarako; izan ere, bertso-eskolen egoeraren irakurketa egiteko eta ikerketarako baliatuko dira». Edonola, Euskal Herri mailako datu orokorrak dira argitaratuko direnak, eta ez talde eta herri bakoitzarenak.

Gainera, bertso-eskoletako arduradunen eta irakasleen harreman sarea eguneratzeko baliatuko ditu kontaktuak Bertsozale Elkarteak. «Urtean zehar bertso-eskolentzat baliagarria izan daitekeen informazioa bideratuko dugu sare horretara», jakinerazi dute.

Genero esparruan joera aldaketa

Duela lau urte burutu zen datu bilketak bertso eskolen «osasun ona» adierazi zuen. Orduan, 117 herritako bertso-eskoletan 1.796 lagun elkartzen ziren, belaunaldi batetik bestera partekatzen den zaletasuna dela agerian jarriz, izan ere 1.300 bat haurak ziren eta 430 helduak. Orduan 112 irakasle aritzen ziren lanean.

Generoaren esparruari dagokionez, emakume eta gizonen parte-hartzea adinaren arabera ezberdina zela erakutsi zuten datuek. Partaide guztiak hartuta (1.796), emakume eta gizonen kopuruak orekatuak ziren (%49 emakumeak, %51 gizonak). Haurren taldeak hartuz gero (18 urtez beherakoak), 1.293 haurretatik %56 ziren neskak eta %44 mutilak. Baina helduen taldeetan, 430 kidetatik %30 ziren emakumeak eta %70 gizonak.

Orokorrean zenbakiak «osasuntsuak» izan zirela onartu zuten Bertsozale Elkarteko arduradunek, baina «etxeko lanak non dauden antzematen ere laguntzen dute». Alderdi horietako bat, generoaren esparruan zegoela adierazi zuten. Orain abian jarri duten datu bilketak joerak noruntz doazean antzematen lagunduko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso-eskolen datu bilketa abiatu du Bertsozale Elkarteak

Bertso-eskolen datu bilketa abiatu du Bertsozale Elkarteak