Borrar
Jincheng Guo igerilari txinatarra da. EFE
Iritzia

Gizon- bala, gizon -misila, gizon- torpedo gizon… arraina!

Begoña del Teso

San Sebastián

Domingo, 15 de septiembre 2024, 13:10

Comenta

Zure etxe, lan, auzo ondoko piszinan zaudela ezin burutik kendu. Kortxo-ilaren artean zabiltzala, zure crawl estilo traketsean zaudela, ezin ulertu, ezin azaldu zure buruari nola ote den posiblea. Mukuru da igerilekuan batere olinpikoak ez direnentzako erreserbaturiko putzu ederra. Bainu – soinekoa jantzita, goitik-behera dabiltza batzuk ur paseoan. Eskailerak erabiltzen dituzte besteek ariketa arina egiteko. Bada, oinak pareta kontra jarrita, telebistan ikusitako irteera olinpiko horietako bat burutzen saiatzen denik.

Eta zu, kortxo-ilaren artean buruari bueltaka, nola ote da posiblea? Orain artio zientzia fikziozko zein fantasiazko pelikuletan somatu duzun hori sei aldiz ikusi duzu Parisko La Defensen zegoen igerilekuan: giza arraina, giza torpedo, giza misila, giza suziria uretan, beste izaki/gizaki/arma baino arinago,baino bizkorrago, baino politago gizakiontzako ez omen, ez bide ez ei den elementu heze eta estu horretan, uretan!

Joko Paralinpikoetan gertatu izan da. Ezin esan sekula ez ikusitakoa izan denik, 2023an Manchester hirian antolaturiko Munduko Txapelketan antzeko zerbaitek ahoa bete hortz eta begiak bete ur-tanta utzi baitzuen jendea.

23 urteko Jincheng Guo igerilari txinatarraz ari naiz.

Ezin burutik kendu bere isla, piszinak haurrak ito-pasadetan jarduten duten bitartean; ikusi dugun hori ikusi al dugu benetan edo, berriro diot, fantasiazko pelikula bateko sekuentzia ote? Baina zein motako fantasiazkoaz ari gara? Badira hamaika film non asmatzaile edo zientzialari ausart eta eroak (g)izakiak itxuraldatzen, metamorfoseatzen dituen, amesgaiztoetan edo mitologia zahar -zaharretan baino existitzen ez diren kreatura estrainio-miresgarriak sortuz. Bai, ezaguna da zezen-burua zuen Kretako Minotauroa, ezaguna Esfingea. Ezagunak zentauroak, ezagunak Harry Potterren mundua inguratzen dituzten piztia zoragarriak. Ezaguna Alizia Lurralde Miresgarrian liburuko hipogrifoa… Horiekin eta ozeano erdian galdutako uharte biztanle gabekoetan doktore basa batek sortutako munstro paregabe zeluloidezkoekin akordatzen zara zure etxe, lan, auzo ondoko uretan zaudela plisti-plasta.

Jincheng Guok 6 domina lortu izan du Parisko Paralinpikoetan. Manchesterren, iaz, sinesteko zaila bada ere, egun berean hautsi zuen bi aldiz aske estiloko 50 metroko marka mundukoa. Internetan barna surfeatuz gero harrapatuko dituzuen irudiek parekorik ez dute. Ezin konparazioetan hasi. Igualik ez da izan ez Paralinpikoetan ez beste Jokoetan ere

Jincheng Guok ez du besorik. Ez ezkerrekoa ez eskuinekoa. Horrek finago bihurtzen du bere gorputza. Ezer ez baitu sorbaldatik zintzilika. Horrexegatik du misil, torpedo, zuziri itxura. Gorputz segail eta mehe bat, gezi bat dirudiena. Gorputza eta bi hanka, F1 edo Moto GPko makinek baino mugimendu azkarrago eta kontrolatuagoak egiten dituztenak.

Zintzilik ezer ez duen gorputza, ura inork edo ezerk baino indartsuago, bizkorrago astintzen duten bi zango eta… ilerik ez duen burua. Jincheng Guoren gorputzaren zati batek ere ez dio erresistentziarik egiten urari.

Piszinan zaude. Tximeleta estiloan nahi duzu baina, egia esan, pinpilinpauxa baino, txakurra ematen duzu putzuan. Ezin burutik kendu airea hartu nahian (eta ezin) zaudela, Jinchengen irudia. Izan ere, berak 50 metro horiek burua uretan duela burutzen ditu. Apnean, bai. Arnasa hartu gabe. Burua uretan. Saio aurreko egunean ile guztiak kentzen ditu, erabat burusoil geratzeraino. Horrela, filmaketetan nabari nabaria den moduan, ezerk ez dio traba egiten urari, zeinak irrits egiten duen bere gorputz osoan zehar puntatik oinetara…..

Apnea, hala ere ez da osoa. 35 metroan pixka bat ateratzen du burua uretik arnasaldi bat egiteko. Beharrezkoa du azken 15 metrotan burutu ezinbesteko esfortzu muskularrari heldu ahal izateko….

Piszinatik ateratzen zara. Bainu turkiarraren bidean Guo ezin burutik kendu. Ez da soil-soilik komentatu dugun guzti hori. Uretan sartzeko duen modua ere markaz kanpokoa da. Ezin ahaztu ere, onartu behar ere, uretan dagoen bezain fite ateratzeko duen potentzia kontrolatuan hasten dela bera garaipenerako bidea.

Uretik atera zara.Saunan zaude. Zure buruari galdetzen diozu nola den posible besorik gabeko (g)izaki horrek piszinaren ertzera iristerakoan kolpe ez hartzea, zutik jartzea, jendearen orroek bildurik. Baina posiblea da. Ikusi duzu. Arrain-misil-torpedo-suziri itxura duen gizaki ederra ikusi duzu uretan laprast elegante batean. Irabazi arte

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gizon- bala, gizon -misila, gizon- torpedo gizon… arraina!

Gizon- bala, gizon -misila, gizon- torpedo gizon… arraina!