Borrar
Opinión

Uhartea eta gazta

Asteartea, 23 uztaila 2024, 12:51

Comenta

Santa Klara uharterantz igerian nindoala, itsas-lamina batekin hitz batzuk trukatzeko aukera izan nuen, aurtengo Tourrari buruz. Eskandinabiar itxura zuenez, txirrindulari daniarraren izena nola ahoskatzen zen galdetu nion, denetarik entzuten baita erretransmisioetan: Vingego, Vingegoord, Vinegar… Itsas-laminak garapen handiko tonuan eman zidan erantzuna, plato handian eta pinoi txikian, eta ezin izan nion behar bezala ulertu, ni eskalatzailea bainaiz batez ere.

Itzultzeko asmotan nenbilela, karabela portugesak heldu ziren gure kostaldera fado betean, eta igerilari naufrago batzuk hantxe geratu ginen, harrizko baltsa batean bezala, mehatxua noiz aldenduko zain. Bertan ospatu genuen Oiarzabalen gola. Gol epikoa. Ez hainbeste ederra izan zelako, garaipen handi bat ekarri zuelako baizik. Ez gara ondo jabetu garaipenaren osteko ospakizunez eta polemikez. Bainujantzian jantzita jarraitzen dugu, udatiar peto-peto eginda. Sorosleen banderak gorri koloreko jarraitzen du oraindik. Uharteko tabernan geratzen zen garagardoen katalogoa hustu dugu eibartarraren gola ospatzeko. Garaipenaren aparra biderkatu egiten da uharte batean, nahiz axola zaigun aberri eta bandera bakarra berdea izan. Itsas-argiaren argia desagertu da une batez, kontu informatikoak medio. Jada ez gara inongoak, ez lehorrekoak ez oskoldunak. Argi dago ez dela inor etorriko gure bila. Gazta tarta berri baten errezeta lantzen hasi gara, turistak erakartzeko eta haien ontzietan etxera itzultzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uhartea eta gazta