Borrar
Maialen Araolaza, ikerketa biomedikoan doktorea. Irailaren 30ean eskainiko du saio.

Ariketa fisikoa, ingurunea eta elikadura hizpide emakume zientzialarien eskutik

'Emakume zientzialarien argitan' zikloaren baitan, solasaldiak irailaren 30ean, urriaren 21ean eta azaroaren 6an izango dira, euskaraz

Itziar Altuna

Donostia

Larunbata, 13 iraila 2025, 17:47

Comenta

Zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Gabezia hau ekiditeko helburuarekin, Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute 'Emakume zientzialarien argitan' solasaldi zikloa, emakume zientzilariak ezagutzeko aurrez aurreko elkarrizketen bidez.

Udazken honetan hiru saio antolatu dira giza osasunean eragin zuzena duten hiru faktore nagusiren gainean (ariketa fisikoa, ingurunea eta elikadura), Maialen Araolaza Arrieta, Aitana Lertxundi Manterola eta Eli Gallego Moreiro hizlariekin. Saioak irailaren 30ean, urriaren 21ean eta azaroaren 6an izango dira, guztiak 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. Saioak euskaraz izango dira.

Lehenengo saioa irailaren 30ean izango da, Maialen Araolaza Arrietarekin. Ikerketa biomedikoan doktorea da EHUn. Fisioterapian Diplomatua eta Lizentziatua Ramon Llul Unibertsitatean, eta Telemedikuntzako Masterra Kataluniako Unibertsitate Irekian. Bere doktore tesian defendatu zuen adineko emakume osasuntsuen errendimendu funtzionalaren desberdintasunak eta gaur egun ildo ezberdinekin kolaboratzen du. 'Ariketa fisikoa, ongizaterako giltza' izenburua izango du zientzilari eibartarrak eskainiko duen hitzaldiak.

Aitana Lertxundi Manterola izango da bigarren solasaldiaren protagonista urriaren 21ean eta honako izenburu hau izango du: 'Ingurunearen osasuna, gure osasuna'. Aitana Lertxundi (Zarautz), EHUko (Medikuntza Fakultatea) Medikuntza Prebentibo eta Osasun publikoko irakasle agregatua da, EHUko Basque Environmental Health Research Group ikerketa taldeko ikertzaile nagusia, BIOGipuzkoa Institutuko Ingurumen Epidemiologia eta Haur Garapeneko ikerketa taldeko CO-IPa eta CIBERESPeko 28. taldea. 18 urte daramatza ingurumen-epidemiologiaren ildoan lanean. 2007tik INMA (www.proyectoinma.org) proiektuan aktiboki parte hartzen du, Jesus Ibarluzearekin koordinatuta. Europako hainbat proiektutan parte hartu du.

Hirugarren hizlaria, berriz, Eli Gallego Moreiro nutrizionista eta dietista izango da azaroaren 6an eta elikadura osasungarriari buruz jardungo du. Eli Gallego Elikaeskolaren sortzailea eta zuzendaria da. Nutrizionistek eta psikologo klinikoek osatzen dute lantaldea, eta elikadurarekin zerikusia duten asaldurak eta patologiak tratatzen dituzte, alderdi psikologikoari ere arreta jarrita. Heziketari ere garrantzia handia ematen diote, baita ingurune sozialari ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ariketa fisikoa, ingurunea eta elikadura hizpide emakume zientzialarien eskutik

Ariketa fisikoa, ingurunea eta elikadura hizpide emakume zientzialarien eskutik