Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Birtxi farozaina, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin. Katxiporreta
Argi kutsadura gizarteratzea helburu duen ipuina
'Zerua lapurtu dute!'

Argi kutsadura gizarteratzea helburu duen ipuina

Katxiporreta kooperatibak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean 'Zerua lapurtu dute!' ipuin diska ilustratua argitaratu dute

I. Altuna

Donostia

Sábado, 16 de noviembre 2024, 17:57

Birtxi farozaina izango dute bidelagun Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek 'Zerua lapurtu dute!' ipuinean. Katxiporreta Kooperatibak haurrei eta familiei zuzenduriko liburu eta diska ilustratua argitaratu ditu Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean eta hainbat partaiderekin batera. Leire Bilbaok idatzi du ipuina, Karmele Gorroñok (Irrimarra) ilustratu du, eta Xabier Zabala musikariak abestiak sortu eta moldatu ditu diskorako.

17 abestietatik 4 dira berriak Leire Bilbaoren hitzekin proiektu honetarako espreski sortuak, zehazki 'Altxa burua', 'Nanoplaneta', 'Piztu iluna' eta 'Ipurtargia'.

Proiektu pedagogiko honen sustatzailea, berriz, Aranzadi Zientzia elkartea da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Bai ipuinean eta bai diskoan Birtxi farozainaren pertsonaiak pailazoekin hainbat abentura biziko ditu. Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak eman dizkio ahotsa eta arima pertsonaia honi.

Ipuin honek argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, «modu dinamiko eta erakargarri batean», adierazi dute Katxiporreta pailazoen kooperatibako iturriek. Ipuin-diskoan material didaktikoa ere aurki daiteke ipuinaren atzealdean txertatu den QR batean.

Aranzadiren lan ildoen artean natura eta kulturaren babesa dago. Zerua eremu natural eta ondare kultural bezala aldarrikatzen du Zientzia Elkarteak. Argi kutsaduraren arazoa urteetan ikertua izan da Aranzadiko astronomia sailetik eta proiektu hau beste aurrerapausoa da arazo honen gizarteratzean. Belaunaldi berriengana eta euren guraso eta hezitzaileengana jo du oraingoan elkarteak pailazoen laguntzari esker.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argi kutsadura gizarteratzea helburu duen ipuina