Borrar
Álex Ubago, Aletxu Echevarria eta Alex Gibelalde. EITB

'Acoustic Home' sail musikala, Primeran plataformara iristear da

Álex Ubago, La Bien Querida, Alizzz, Coque Malla, Miguel Poveda, Vicco, Niña Pastori edo Maikel Delacalle dira hirugarren denboraldi honen protagonistetako batzuk

DV

Donostia

Igandea, 8 iraila 2024, 18:38

Comenta

'Acoustic Home' sail musikala Primeran euskarazko doako streaming plataformara iritsiko da urriaren 24an. Ikus-entzuleek Bizkaiko hainbat toki esanguratsutan grabatutako hamar atal ikusi ahal izango dituzte, eta bertan honako musikari hauek hobeto ezagutzeko aukera eskainiko zaie: Álex Ubago, La Bien Querida, Alizzz, Coque Malla, Miguel Poveda, Vicco, Niña Pastori, Richie Campbell, Maikel Delacalle eta Nininho Vaz Maia. Kapitulu bakoitza euskaraz azpititulatuta egongo da.

Aletxu Echevarría 'Acoustic Home'ko produktore exekutiboak Kalicon Median, Alex Gibelalde Primeraneko zuzendariak eta Álex Ubago berak ostegun honetan FesTVal jaialdiaren testuinguruan izan den aurkezpenean azaldu dutenez, aipatutako artistek zuzenean ere joko dute Atxuriko elizan, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao zentroan, Bilboko Itsas Museoan, Bilbao Arenan, Campos antzokian, Punta Zorrozan, Bizkaia frontoian, Getxoko Bidaiarien Itsas Geltokian, Karrantzako Pozalagua kobazuloan eta Durangoko Landako gunean, besteak beste.

Maiatzetik Max-en gaztelaniaz ikusgai dagoen saioari dagokionez (Bizkaikoa hirugarren denboraldia da), bere arduradunek aurreratu dute atal bakoitzak 50 minutu inguruko iraupena duela, eta protagonistaren eskutik ikuslearentzat bizipen eta esperientzia bat izatea duela helburu. Izan ere, artista izango da bere atala gidatuko duena, bere abestiak akustikoan interpretatuz eta bere ibilbide profesionalaren mugarri garrantzitsuenak kontatuz. «Kontzertuaren aurretik, bitartean eta ondoren ere bere unerik intimoenetan egongo da kamera, emozio hori guztia gugana ekartzeko», adierazi dute.

Estreinaldi honekin, «100.000 erabiltzaile bakar erregistratu berri dituen» euskarazko plataformak beste urrats bat eman nahi du zuzeneko musikaren aldeko apustuan, baita streaming bidez ere. Izan ere, uda honetan hasi da jaialdien zuzeneko emanaldiak ematen, eta, orain, 'Acoustic Home' sail honen estreinaldiarekin abiatuko du udazkena, musikaren eta artisten esentzia agertoki ikusgarrienetan harrapatuko duen lanarekin, alegia.

Primeran streaming plataforma doakoa da eta askotariko edukiak eskaintzen ditu, baita esklusiboak ere. Astero dakartza estreinaldiak eta nahikoa da erregistratzea horiekin guztiekin gozatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Acoustic Home' sail musikala, Primeran plataformara iristear da

'Acoustic Home' sail musikala, Primeran plataformara iristear da