

Secciones
Servicios
Destacamos
Josu Zabala
Beasain
Miércoles, 9 de abril 2025
Epailearen bi erabakien artean bi ordu luze igaro diren arren, Alex Aranbururen familia zein lagunek arnasa sakon hartu dute ezkiotarraren garaipena berretsi denean. Josu Deba, Cofidis taldeko txirrindulariaren lehengusuak, bi ordu horiek nola igaro diren azaldu du: «Diskutitzen egon dira epaileak lasterketa bukaeratik eta rutometroan horrela jarrita egon arren, tentsio momentuak bizi izan ditugu».
Poz handitik, tristura izugarrira pasa dira Aranbururen gertukoak. «Hasieran asko ospatu dugu, baina hasierako erabakiarekin sekulako sustoa eta pena hartu dugu». Pena, amorru bihurtzen joan da denbora guzti horretan. «Inpotentzia handia sentitu dugu denbora honetan, bi ordu baino gehiagoz egon gara erabakia itxaroten», baieztatu du Aranbururen lehengusuak.
Garaipena azkenean lortu duen arren, txirrundulari ezkiotarrak ez du momentu ona pasa. Bingen Fernandez, Cofidis taldeko zuzendariak, aipatu du etapa ostean helegiteen ostean garaipena lortu ez gero ez zela gauza bera izango, podiumaren momentua kendu baitiote. Josu Debak kontatu du nola dagoen bere lehengusua: «Alexen lehengusuak, izeba eta osabak, denok egon gara kezkaz, eta taldekoek esan digute orain animatu behar dugula, orain behar gaituela. Ziur aski, negarra botatzen egongo zen orain arte (momentu horretan irten da Alex epaileen karpatik)».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.