Villabona
Nagusien lehenengo mailako finala jokatuko dute gaur arratsaldean Bear ZananAste honetan Gipuzkoako maila goreneko lau finaletan izango dira Behar Zana elkarteko pilotariak
Amaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Osteguna, 7 azaroa 2024, 19:42
Gaur arratsaldean eskuz binakako lehenengo mailako finala hartuko du Bear Zana pilotalekuak. Hala ere, asteburu honetan beste hiru final ere jokatuko dituzte Behar Zanako pilotariek.
Gaur arratsaldean, lehenengo mailako finalaren aurretik, pilota jaialdi zabala egongo da, 17:00etan hasita. Infantil lehen eta bigarren mailako eskuz banakako zazpi partida jokatuko dira. Ondoren, 19:30ak aldera, izango da nagusien lehen mailakoa finala. Dena den, finalerako txartela lortuta, datorren urtean Behar Zanak eskuz binaka ohorezko mailan berriz bikotea izango du iaz maila galdu ondoren. Finala Barandiaran eta Erasunek jokatuko dute, eta Lazkaoko Lapke taldeko Ibarluzea-Oliden izango dituzte aurkari.
Era berean, ostiral honetan beste final bat ere izango dute Behar Zanakoek, kadete lehenengo mailakoa. Adur Otaegi eta Lander Caballerok partida bakarra galdu dute ligaxka eta kanporaketa guztietan, finalean aurkari izango dituzten Hernaniko Oses-Zugastiren aurka hain zuzen. Partida Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da 19:00etan.
Binaka emakumezkoen finala
Azkenik, eskuz binaka emakumezkoen finala jokatuko da igandean Donostiko Atano III. pilotalekuan goizeko 11:00etan. Fase buru geratu ondoren, Miriam Arrillaga eta Itxaso Erasun iritsi dira finalera. Etxegarai-Oses bikotea izango dute aurkari, iaz txapeldun izan zirenak.