Uraren eta zaborraren tasetarako hobariak onartu ditu Larraulgo Udalak

NÚÑEZ

Larraulgo Udalak uraren eta zaborraren tasak onartu ditu. Tasa hauetarako hobariak ere onartu dira. Horretarako, hobaria eskatzen den etxerako beste ondasunik ez du izango eskatzaileak, Larraulgo Udalarekin inolako zorrik ez du izan behar; elkarbizitza unitatearen hiri-finken katastro-balioen baturak ez du gainditu behar 150.000 euro; elkarbizitza unitatearen kide bakar batek ere ezin du izan 13,99 zaldi fiskal edo gehiagoko potentzia duen trakzio mekanikoko ibilgailu baten jabe (arauetan zehazten diren salbuespenekin).

Honela, eskaera egiteko Udaletxean aurkeztu beharko dira eskatzailearen NAN-aren fotokopia; elkarbizitza unitateko kide guztiek jasotako urteko irabazien egiaztagiria,ez dira onartuko bankuek egindako ziurtagiriak; estatuko enplegu Institutuak (orain Lanbide) egindako ziurtagiria, prestazio ekonomikorik jasotzen ari den agertzen dena; ikasten eta diru-laguntatzen gai den etxebizitzan diren familia kideek beharrezko dute ikasle direnak egiaztatzen duen agiria ekartzea, eta 18 urtetik gorakoek, horrez gain, Lanbideko egiaztagiri bat ere bai, langabezian daudela dioena; eskatzailea etxebizitzaren jabea bada, aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar du, eta maizterra bada, jabearen izena eta bi abizen; Familia kideen Foru Haziendak emandako ondasun ziurtagiriak; Hobaria jasotzeko kontu korronte zenbakia (20 zenbaki).

Temas

Larraul