Txerria omenduko dute gaur Mutiloan
SALOMÉ OLAETXEA
Igandea, 6 azaroa 2022, 00:12
Gaur goizeko hamarretan irekiera emango zaio Mutiloan XVI. Txerri azokari. Goizean zehar, ohi bezela zer ikusi ugari izango da: Txerri erretzea, arraza desberdinetako txerriak, urdaiazpiko mozte erakusketa, txerrikiak salgai eta jatorri desberdinetako ekoizleak, kultura bakoitzeko ohituretan oinarrituak. Jatekoa ere ez da faltako: odolkiak, txistorra, urdaiazpikoa...
Hamabitan, Juanita Murgiondo eta Josune Agirrek odolkiak eskuz egingo dituzte. Ordu berean erretako txerriaren pintxoak dastatu ahal izango dira. Haurrentzat eskulanak egiteko txokoa ere prest egongo da ludotekan.