Borrar

II. Pello Errota bertsolari sariketako finalerako sailkatu da Unai Mendizabal zizurkildarra

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Asteartea, 20 urria 2020, 00:20

Comenta

Urriaren 11n abiatu zen Pello Errotaren omenezko bertso sariketa, Abaltzisketa eta Iruran jokatu dute bigarren kanporaketa asteburu honetan bertan. Iñigo Izagirre (271,5 puntu) eta Unai Mendizabal zizurkildarra (269) izan dira lehen bi sailkatuak eta ondorioz, finalerako txartela zuzenean eskuratu zuten. Haien atzetik sailkatu ziren Amaia Iturriotz (259,5), Odei Barroso (257), Xabat Galletebeitia (253,5) eta Saioa Alkaiza (252).

II. Pello Errota sariketako finala azaroaren 1ean izango da, Asteasuko frontoian, 17:30ean hasita. Sei finalistak izango dira Jon Martin, Izarne Zelaia, Iñigo Izagirre, Unai Mendizabal, Erika Lagoma eta Amaia Iturriotz. Finalerako sarrerak, berriz, aldez aurretik erosi ahal izango dira Asteasuko Iturri Ondo eta Patxine tabernetan, Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Villabonako Amasa kafetegian. Finalaren egunean, berriz, saioa hasi baino ordubete lehen zabalduko da txarteldegia (16:30ean).

Bertso sariketaren bigarren edizioa da aurtengoa. Harituz bertsozale elkarteak abiarazi zuen ekimena Pello Errotaren heriotzaren 100. urteurrenean, eta lehen edizioak izandako arrakasta ikusita, ekimenari eutsi, eta bigarren edizioa antolatzea erabaki zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco II. Pello Errota bertsolari sariketako finalerako sailkatu da Unai Mendizabal zizurkildarra