Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Pozik agertu ziren atzo artzainak Ordiziako azokan. josetxo marin

«Sari hauek gure lanaren fruitua dira eta erakusten dute bide onetik goazela»

26 artzainek nazioarteko lehiaketetan lortutako 34 sarien errekonozimendua jaso zuten atzo Ordiziako azoka berezian

ELISA BELAUNTZARAN

ORDIZIA.

Asteazkena, 28 abendua 2022, 20:14

Comenta

Pozik agertu ziren atzo artzainak Ordiziako azokan, munduan zehar lortutako 34 sarien errekonozimendurako egindako ekitaldi xumean. Idiazabal Gazta Jatorrizko Deiturak, Ordiziako Udalarekin eta Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin elkarlanean, ohore handiz, 2022 urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei esker onekoa izan da. «Sari hauek gure lanaren fruitua dira eta erakusten dute egiten ari garena ondo egiten ari garela», aitortu zuen Eli Baztarrikak, Gabiriako Baztarrika gaztandegiko gaztaegileak. Ondoan, bere ama, Amelia Jauregi zegoen jubilatutako artzaina baina lanean jarraitzen duena, etxekoei pixka bat laguntzeko besterik ez bada.

Orain buru belarri dabiltza artaldearekin lanean Gabiriako gaztandegian, baina pozik «esne asko ematen ari dira eta arkume asko jaio dira. Ondo doa denboraldia», zioten ama-alabak. Kezka bazuten, uda lehorra joan baita. «Etxe inguruan eduki dugu artaldea nahiko ura eta nahiko bazka edukitzeko. Itzala ere beharrezko izaten da horrelako uda lehor eta bero batean», zioen Baztarrikak. «Horri esker moldatu gara, baina negua ere lehorra doa eta ikusi egin beharko dugu, aurreko urteko belarra baikenuen, baina ikusiko dugu urte berrian nola moldatzen garen».

Ondoan, Eli Gorrotxategi, La Leze gaztandegiko gazta egilea zegoen. Gabiriarren iritzikoa da beasaindarra, «negua lehorra doa gurean eta artaldeak ondo edukitzeko esfortzu handia egin beharko dugu jana eta ura emanez, gero nahiko esne eta gazta izan nahi badugu».

Lana egitea zer den badakite batzuk eta besteek ere eta garbi dute horrela ateratzen dituztela euren ustiategiak. Atzokoan, kezka horiek ezin zituzten burutik kendu, baina sariek laguntzen zuten euren lanaren alde ona jasotzen.

Denetara, 26 artzain eta gaztegile jasotako 34 sarien berri izan zen Ordiziako udaletxearen arkupean: Aizpea Gazta; Quesos la Vasco Navarra; SAT Antsonea; SAT Olano; S.C. Kortaria; Bengochea Lastiri Ana Maria y Xabier Maria S.C.; Joseba Insausti; Aranburu elkarte SAT; Ricardo Remiro; Huarte Martiarena Jokin y Uharte Martiarena Miren S.C.; Azkarra s.c; Agerre Buru; Angel Linzoain; Ardiarana; Baztarrika gaztak; Bengoetxea; Buruaga; Garoa; Jose Inazio Ugartemendia; Julen Karasatorre; La Leze gaztandegia; Marta Perez Loperena; Patxi Lopez de Uralde: Quesería valle de Baztan; Santamañe elkartea; SC Juanbeltz y Troskaeta gaztandegia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Sari hauek gure lanaren fruitua dira eta erakusten dute bide onetik goazela»

«Sari hauek gure lanaren fruitua dira eta erakusten dute bide onetik goazela»