Borrar
Udaberriko aza Montesen postuan. TERE MADINABEITIA
Ordiziako Azoka

Aza eskaintzak gora egin du, garai hotzagoei begira

Udazkenean aurkeztu izan duten gazta ondua ere jarri dute salgai Ordizian Behieko ekoizleek

Tere Madinabeitia

Ordizia

Osteguna, 2 urria 2025, 02:00

Comenta

Duela gutxi iritsi den babarrun beltzari laguntzeko, azaren familiak ere hasi du denboraldia Ordiziako ferian. Atzo hiru mota berri aurkeztu zituzten, datozen edo etorri beharko luketen garai hotzetarako prestatzen hasi behar dela iragartzeko.

Babarrun beltzari laguntzeaz gain, bakarrik jatekoa ere bada aza, eta horrela janda agian gehiago apreziatuko dira barietate bakoitzak dituen zaporea, testura eta kolorea. Ordizian lau mota daude aukeran. Aza lisoa da bat, betikoa, eta besteak beste Anttoni Murgiondok eta Esther Ilarramendik zuten salgai, 2 eta 4 euro artean bakoitza, tamainaren arabera. Aza kizkurra ere klasikoa da, eta Arantxa eta Maite Zurutuzaren postuan zuten, 3 eta 3,5 euro artean bakoitza, hori ere tamainaren arabera. Eta bi aza mota hauek forma borobilekoak diren bezala, Monteseko Arantxa Iparragirrek aurkeztu zuen udaberriko azak forma luzeagoa du; hori 2,5 euroan zegoen. Horiei guztiei, duela aste batzuk iritsi zen kale aza ere gehitu behar zaie (hosto-sorta 2 euroan).

Garai honetan iritsi ohi den beste produktu bat Olaberriko behi-gazta ondua da, Behieko markakoa. Judit Gartziak egindakoa da, udaberriko azken esne gordinarekin, eta bi hilabetetik gorako ontze prozesua igaro eta gero, kiloa 18,5 euroan du salgai. Gazta freskoagoa, gutxienez bi astez ondutakoa eta esne pasteurizatuarekin egindakoa, 17,2 euroan du salgai. Gaztanbera ere badu aukeran, eta geroz eta gehiago gainera, gazta egin ondorengo gazuretik sortutako esneki hau modan jarri delako. 200 eta 300 gramoko poteetan du salgai, 3 eta 4 euroan, hurrenez hurren.

Bertako perretxikoek ere hasi dute denboraldia, eta Arantxa Lopetegik onddoak, gibelurdinak eta ziza horiak zituen salgai atzokoan Ordizian. Horiek eta Lasa eta Barcinarenak batuta, hauxe izan zen eskaintza: 172 kilo onddo (25-35 euroko prezioan), 42 kilo ziza hori (18-22 euro), 9 kilo gibelurdin (25 euro), 2 kilo saltsa perretxiko beltz (24 euroan), eta 9 kilo mendiko angula, 24 euroan horien kiloa ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aza eskaintzak gora egin du, garai hotzagoei begira

Aza eskaintzak gora egin du, garai hotzagoei begira