Borrar

Legorreta

Mugikorren eta sare sozialen eraginaz hausnartzeko saioa

J. Z.

LEGORRETA.

Miércoles, 12 de marzo 2025, 19:54

Ugarotarrak Guraso Elkarteak, Ugaro Herri Ikastetxeak eta Udalak bat egin dute mugikorrek, pantailek eta sare sozialek haurrengan eta nerabeengan duten eraginari buruzko hausnarketa sustatzeko. Hori dela eta, bi formakuntza saio antolatu dituzte, Miren Ros Aiertzaguenak gidatuta.

Lehen saioa gaur bertan izango da, eta haurrengan (0 urtetik aurrera) zein nerabeengan pantailen erabilerak izan ditzakeen ondorioei buruz hitz egingo da. Bigarren saioa, berriz, martxoaren 27an egingo da, eta 10-12 urte bitarteko haurrengan teknologia berrien eraginaz eta beraiekin egindako lanen emaitzez arituko dira.

Bi saioak udaletxeko batzar aretoan izango dira, arratsaldeko 17:30ean. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Antolatzaileek gurasoak eta interesdunak parte hartzera animatzen dituzte, teknologia berrien eragina ulertu eta kudeatzeko tresnak eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugikorren eta sare sozialen eraginaz hausnartzeko saioa