Borrar
Las diez noticias de la jornada
Euskaraldiko txapak jasotzeko aukera izango da bihar frontoian. UDALA

Lazkao

Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egingo dute lazkaotarrek bihartik aurrera

Kultura, kirol eta gizarte ekitaldiz betetako egitarauak euskararen erabilera bultzatu eta herritarren parte-hartzea sustatuko du euskaraldiak

Martes, 13 de mayo 2025, 19:53

Lazkaotarrek bat egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioarekin, eta maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko du ekimen hau, euskararen erabilera egunerokoan sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioak egitarau zabala eta askotarikoa ekarriko du herrira, adin guztietako herritarrentzako jarduerekin eta euskaraz gozatzeko aukera ugarirekin.

Euskaraldiaren irekiera ofiziala maiatzaren 15ean izango da. 17:00etan 'Zirkus-Zirkus' haur ikuskizuna eskainiko da Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatuta (Areria), eta 19:00etan txapa jartzeko ekitaldia egingo da frontoian, Euskaraldiari hasiera emateko.

Egitaraua jarraian ere oparoa izango da. Maiatzaren 16an, 14:30ean, xake txapelketa izango da frontoian. Maiatzaren 17an, berriz, Zagupe Astialdi taldeak jarduera eta joko ezberdinak antolatuko ditu gaztetxoentzat. Maiatzaren 18an, kultur ekitaldien txanda izango da: 19:00etan, Arizona antzezlana ikusteko aukera izango da Arerian.

Maiatzaren 21ean, bi ekimen nabarmen izango dira. 16:30ean, Maizpide eta Gerrikok jolasak eskainiko dituzte haur eta gazteentzat, eta 20:00etan, Mintzalagun egitasmoko kideek afaria egingo dute Maizpiden, euskarazko solasaldi eta giro atseginarekin jarraitzeko.

Maiatzaren 24an, jai giroa pilotalekura iritsiko da. 12:00etan pilota eta bertso jaia ospatuko da, emozioz eta euskaraz blaitutako eguna eskaintzeko.

Eta amaiera bikaina izango du Euskaraldiak: maiatzaren 25ean, Maria Blanco Mendizabal eta Manex Astigarraga bakarrizketariekin amaituko da, 19.00etan Arerian eskainiko duten ikuskizunarekin.

'Elkarrekin mugituz egingo dugu' da aurtengo Euskaraldiaren leloa, eta Udalak herritarrak animatu nahi ditu modu aktiboan parte hartzera. Egitarau honek aukera ematen du euskaraz bizitzeko, elkarrekin gozatuz eta hizkuntzaren erabilera indartuz, herritarren nortasun kolektiboa sendotzeko asmotan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egingo dute lazkaotarrek bihartik aurrera

Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egingo dute lazkaotarrek bihartik aurrera