Borrar
'Al corte Stunt' ikuskizuna eskainiko dute aurten ere Unai Dominguezen memorialean. DV

Lazkao

Egitarau betea antolatu dute ikasturte berriari hasiera emateko Lazkaon

San Migel jaietan bilduta Unai Dominguezen memoriala, Garagardo Azoka eta txarangen bilkura egongo dira, besteak beste

Amaia Núñez

lazkao.

Ostirala, 29 abuztua 2025, 20:43

Comenta

Ikasturte hasiera ekintzez betea egongo da Lazkaon. San Migel jaiak izango dira datozen asteetan kultur eta kirol eskaintza egituratuko dutenak, baina bestelako jardunaldiak ere antolatu dira irailerako.

Datorren larunbatean, irailaren 6an, Unai Domínguez motorzalearen memoriala egingo da laugarren urtez, herriko jaietako egitaraua irekiko duena. Egun osoko egitaraua antolatu dute ohi bezala familia eta lagunek goizeko 10:25ean hasiko dena Lazkaoko plazan egingo den moto topaketarekin.

Segidan Goierrin zehar ibilbidea egingo dute. Lazkaora itzuleran poteoa egingo dute herritik eta frontoian izango dute bazkaria. Bertan bazkaldu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte Bika, Zelata eta Malantza tabernetan 12 eurotan datorren asteazkena irailaren 3ra bitartean. Arratsaldean, Al Corte Stunt taldearen motoekin akrobazia ikuskizuna izango da 17:00etan Gainera, DJ Joxen emanaldia egongo da plazan egunean zehar giroa alaitzeko.

Iraileko bigarren astean, berriz, Garagardo Azokaren edizio berri bat egingo da, ostegunetik igandera, Gerriko elkarteak antolatuta. Garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera egongo da, baita hanburgesak eta saltxitxak, etxera eramateko aukerarekin.

Herriko jaien baitan ere Txarangen bilkura ospatuko da, hilaren 27an. Colònia Güell, Burrunbazale eta Jundajo txarangek alaituko dute giroa eguerditik aurrera. Hurrengo egunean, berriz, Basherri Eguna antolatuko da, azoka eta eskulangileen eta abere postuekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egitarau betea antolatu dute ikasturte berriari hasiera emateko Lazkaon

Egitarau betea antolatu dute ikasturte berriari hasiera emateko Lazkaon