Borrar
Giro ederrean ospatu zen herritarren paella bazkaria. YARZA

Kuadrillek giro onean igaro zuten eguna

YARZA

BERROBI.

Igandea, 27 abuztua 2017

Comenta

Adin guztientzako ekitaldiak izan ziren atzo Berrobiko sanagustinetan. Goizean haurrek ederki pasa zuten Gorritiren ikuskizunarekin, txikienak ponietan ibiliz eta gaztetxoak zezentxoen aurrean korri egitera ausartuz.

Gazte eta helduek, berriz, paella txapelketan parte hartu zuten, aurten eskolako estalpean egin zena. Kuadrilla ezberdinetako sukaldariek gogoz prestatu zuten paella, gero guztien artean dastatu zutena. Bide Ona elkarteko kideek ere izan zuten bazkaria, elkarteko eguna zela eta. Bazkalondoren, haurrek eta gaztetxoek aurpegia margotzeko aukera izan zuten, gurasoek antolatutako tailerrean. Tximeletak, tigreak, spiderman-ak, piratak... denetarik ikusi ahal izan zen, eta segidan BerroBingo jokoa antolatu zen, lehengo urteko arrakasta ikusirik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kuadrillek giro onean igaro zuten eguna

Kuadrillek giro onean igaro zuten eguna