Jolasekin eta sagardo dastaketarekin hasiko dira jaiak
YARZA
Larunbata, 20 abuztua 2022, 00:04
Datorren ostegunean, emango zaie hasiera Berrobiko San Agustin jaiei. Goizeko 11:00etan botako dute txupinazoa eta jarraian haurrentzako puzgarriak eta jolasak egongo dira, 11:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, 18:00etan sagardo-dastaketa hasiko da. Gaueko 22:30ean karaoke herrikoia egingo da.