Borrar
Urgente Retenciones en la GI-20 en Donostia y en la AP-8 en Deba por salidas de calzada
Josu Amilibia, Marimotots, Pirritx, Xabier Artano eta Hazi Heziko kideak. NÚÑEZ
Jaialdi batekin ospatuko du Hazi Hezik Adunan bere 10. urteurrena
Aduna

Jaialdi batekin ospatuko du Hazi Hezik Adunan bere 10. urteurrena

NÚÑEZ

Viernes, 20 de mayo 2022, 00:05

Udaberri honetan Hik Hasi egitasmoak sortutako Hazi Hezi aldizkariak hamar urte bete ditu, eta hori ospatzeko jai eguna antolatu dute maiatzaren 29an, Adunan. «Hamar urteak eta aldizkariaren eraberritzea ospatu nahi ditugu, harpide eta irakurleekin ez ezik, herritar ororekin», adierazi zuen Ainara Gorostizu Hazi Heziko kideak, Adunan egin zen aurkezpenean.

«Ibilbidean lagun izan ditugun hainbat pertsonarekin egingo dugu festa», azaldu zuen. Goiz guztian ospatuko den jaia izango da. Alaia Martinek emango dio hasiera festari agurreko bertsoekin, 11:30ean, eta jarraian, Nerea Mendizabal psikopedagogoak hezitzaile eta gurasoentzako hitzaldia eskainiko du. Aldi berean, Alazne Ugartetxea irakasleak eskulanak egingo ditu haurrekin. «Festari amaiera emateko Porrotxek eta Marimototsek ikuskizuna eskainiko dute», azaldu zuen.

Aldizkaria «irakasleen, gurasoen, psikologoen eskariz sortu genuen, haurraren hazierari, garapenari eta heziketari buruzko galdera askori erantzun ezinda zebiltzalako familia eta hezitzaile asko», gogoratu zuen Gorostizuk. «Gure ahalegina izan da haurtzaroarekiko errespetua eta zaintzaren ikuspegi feminista uztartzea», zioen.

Aurkezpen ekitaldian Josu Amilibia Adunako alkateak, Xabier Artano Irudek enpresako ordezkariak eta Porrotx eta Marimotots pailazoek parte hartu zuten. Amilibiak herritarrak zein eskualdeko herrietako bizilagunak jai egunean parte hartzera animatu zituen.

Marimototsek eta Porrotxek azaldu zutenez, datorren hilaren 29an eskainiko duten emanaldian ametsa landatuko dute haurrekin. «Haurrek harri batean idatziko dituzte beren ametsak zuhaitzaren ondoan jartzeko, eta gero Adunako haurrek zainduko dute».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaialdi batekin ospatuko du Hazi Hezik Adunan bere 10. urteurrena